Tolosan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Binakako Txapelketa: Aritz Lasak eta Zubietak ezustekoa eman dute

Aspeko bikoteak Xala eta Laskurain 12-22 gainditu ditu Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Lasa eta Zubieta. Argazkia: EITB

Aritz Lasak eta Aitor Zubietak Binakako Txapelketako aurreneko ezustekoa eman dute Yves Xala eta Laskurain 12-22 gaindituta. Horrela, Lasak eta Zubietak txapelketan aurreneko puntua eskuratu dute Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Aurrelari gipuzkoarrak eta atzelari nafarrak partida ona jokatu dute eta Xalak eta Laskurainek ezin izan dute markagailua irauli.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X