Bizkaia pilotalekuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aimar Olaizola eta Begino, txapeldun berriak

Asegarceko bikoteak 22-14 gainidtu ditu Xala eta Beroiz tanto ederrez betetako finalean.
Argazkia: Eitb

Aimar Olaizolak eta Aritz Beginok lortu dituzte 2011ko Binako Txapelketako txapelak. Asegarceko bikoteak 22-14 gainditu ditu Xala eta Beroiz Bilboko Bizkaia pilotalekuan, emozioz betetako finalean. Olaizola II.ak eta Beginok sendo hasi dute norgehiagoka 12-5eko emaitza lortuz, baina Aspekoek 12-12koa lortu dute Xalaren lan onari esker. Urdinek ezin izan dute aurrea hartu markagailuan eta 14-14ko berdinketaren ondoren Olaizola eta begino 22-14kora zuzenean joan dira txapelak lortuz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X