Dario irailaren 12an itzuliko da frontoira
Buruz Buruko txapelduna Baños de Rio Tobian itzuliko da txapelketara, Lozarekin batera, azken partida jokatu eta 73 egunera.
Dario Gomez irailaren 12an lehiatuko da berriro, Baños de Rio Tobian. Aspeko pilotariak Lozarekin osatuko du bikotea, eta iragan uztailean lesionatu zenetik, Peña eta Eskirozen aurka jokatuko du lehen partida.
Errioxarra uztailaren 1ean lesionatu zen, Irunen, eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren haustura partziala izan zuen bertan. Geroztik, udako txapelketetan kantxetatik urrun izan da, errekuperazio prozesua egin bitartean.
Dariok Buruz Buruko txapeldun izendatu eta gutxira izan zuen lesioa. Titulua bere ibilbideko unerik onenean iritsi zen, baina arazo fisikoak eragotzi zion udan lehiatzea eta kantxa gainean txapeldun izateaz gozatzea. Orain, Irunen partida hura jokatu eta 73 egunera, errioxarra itzuli egingo da.