Bengoetxea VI-Beroiz/Irujo-Zabaleta, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en
Gaur Bizkaia pilotalekuan jokatuko den Bibitako Txapelketako finalerdia, Bengoetxea VI-Beroiz/Irujo-Zabaleta, zuzenean izango da ikusgai ETB-1en. Jaialdia arratsaldeko bostetan hasiko da Titin III-Laskurain/Jaunarena-Barriola atariko partidarekin. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
Saskibaloi zaleek hitzordu bikoitza dute: ETB-1en Ucam Murcia-Uxue Bilbao Basket neurketaren berri emango dute Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek, eta ETBKn Cai Zaragoza-Lagun Aro GBC partidaren ingurukoak ekarriko dituzte Xabier de la Fuentek eta Aitor Uriondok. Biak al biak 12etan hasiko dira.
15:30ean, errugbi Ligako Hernani-Bizkaia Gernika eskainiko da ETBKn, Jon Ander Gorospe eta Koldo Alduntzinen eskutik.
16:00etan, ETB-1en, herri kirolen tartea zabalduko dute. Koldo Aldalurrek, Joxe Etxebeste lagun duela, bezperan Zerainen jokatutako aizkolarien banakako Eusko Label Sariko kanporaketaren ingurukoak ekarriko ditu. Hamabi aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago: Xabier Dorronsoro, Xabier Zaldua, Aitor Urteaga, Iñaki Agirre, Joxe Mª Esnaola, Goizeder Beltza, Aritz Goñi, Iban Resaso, Julen Kañamares III, Asier Pellejero, Iñaki Vázquez 'Sakana' y Arkaitz Jauregi.
Amaitzeko, 19:10ean, Zornotzan jokatutako Udaberri Saria txirrindularitza probaren labupena egingo du Pedro Mari Goikoetxeak.
Ucam Murcia-Uxue Bilbao Basket saskibaloia partida eta pilota jaialdia eitb.com-en ere zuzenean emango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Buruz Buruko finalistek material aukeraketa egin dute Nafarroa Arenan
Iñaki Artolak eta Dario Gomezek 2026ko buruz buruko finala jokatuko dute igandean, maiatzaren 31n, Nafarroa Arenan. Bertan izan dira gaur biak material aukeraketa egiten. Ezkaraikoak amen batean amaitu du, alegiakoak, berriz, denbora agortu du, baina biak gustura geratu dira egindakoarekin.
Dario, bere lehen finalari begira
Dario Gomezek lehen finala jokatuko du igande honetan, Iñaki Artolaren aurka, Buruz Buruko Txapelketan. Egun handiari begira nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan.
350 bat sarrera geratzen dira Nafarroa Arenan igandean jokatuko den Buruz Buruko final handirako
Gehienak, 300 inguru, goiko kantxakoak dira, eta 114 euro balio dute; beheko kantxako 50 bat sarrera inguru eskuragarri daude, 140 eurotan bakoitza. Nafarroa Arenako beste zonalde guztietan, ordea, Iñaki Artolak eta Dario Gomezek jokatuko duten finalerako sarrerak agortu dira.
2026ko Buruz Buruko txapelduna berria izango da
Irabazten duenak irabazten duela, igandeko Buruz Buruko finaleko txapelduna berria izango da. Ez Dario Gomezek ez Iñaki Artolak ez dute orain arte halakorik lortu; beraz, lehen aldia izango litzateke bientzat.
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Lasok hirugarren postua eskuratu du Larrazabal erraz menderatuta (22-8)
Maila handiko partida jokatu dute Unai Lasok eta Iker Larrazabalek Tolosako Beotibar pilotalekuan, baina nafarrak nagusitasun osoz irabazi du neurketa (22-8). Horri esker, 2026ko Buruz Buruko Txapelketan hirugarren sailkatu da Bizkarreta-Gerendiaingoa.
Unai Amiano, Buruz Buruko txapeldun erakustaldia emanda (7-22)
Unai Amianok maisutasunez irabazi du B Serieko Buruz Buruko txapela Labriten, Ander Murua 7-22 mendean hartuta. Hasiera parekatua izan bada ere, neurketak kolore urdina hartu du berehala, eta irundarra erabat nagusi izan da partida osoan.
Muruak eta Amianok finaleko material aukeraketa egin dute Labriten
B Serieko Buruz Buruko finala jokatuko dute Muruak eta Amianok larunbatean Labriten. Piloten aukeraketa egin dute gaur eta azaldu dutenez, bi finalistak gustura daude materialarekin.
Artolak jokatuko du Buruz Buruko finala, Laso nagusitasunez garaituta (22-13)
Iñaki Artolak 22-13 irabazi dio Unai Lasori Buruz Buruko Txapelketako finalerdiko partidan, eta Alegiako pilotariak bigarren urtez jarraian jokatuko du final handia. Artolak hasiera bikaina eman dio neurketari, 16-2 aurretik jarrita, eta Laso 17-10era gerturatu bada ere, sendo eutsi dio bere jokoari, eta garaipen argia eskuratu du horrela.
Muruak eta Amianok jokatuko dute Serie B-ko finala
Ander Muruak eta Unai Amianok jokatuko dute Buruz Buruko Serie B-ko finala. Lehen finalerdian, Murua 12-22 nagusitu zaio Alberdi II.ari. Bigarrenean, aldiz, Amianok gogor jokatu behar izan du Rekalde 22-17 garaitzeko.