Ezkurra II-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteek garaipenaren saria izan dute hirugarren jardunaldian
Segurola, Ezkurra eta Azpiroz partidako une batean. Irudia: EITB
Ezkurra II.ak eta Azpirozek Segurola eta Larrañaga hiru jokotan (14-15, 15-2 eta 5-8) hartu dituzte mendean, Erremontari-Sagardoaren Txapelketako hirugarren jardunaldian, Hernaniko Galarretan pilotalekuan. Gorabehera handiko norgehiagoka izan da.
Lehen jokoa oso borrokatua eta estua izan da. Detaile txikiek erabaki dute bikote irabazlea. Segurolak eta Ezkurrak min egin dute pilota harrapatzeko aukera izan duten bakoitzean. Segurolak hasiera hotz samarra eman dio norgehiagokari, baina behetik gora egin du nabarmen. Aburuzako bikote nafarra 7-8 aurretik joan da atsedenaldira. Bueltan, Segurolak dejada polita egin eta zortzinakoa jarri du markagailuan. Gutxi geroago, hormabiko polit bat txapara joan zaio, eta jokaldiak bederatzinako berdinketa suposatu du. Jokoaren azken txanpan berdinketak errepikatu dira (14-14), eta azken tantoak erabaki du dema. Aburuzakoaren aldekoa izan da azken kintzea, eta Petritegikoen lanak ez du saririk izan (14-15).
Bigarren jokoa erabat desberdina izan da. Bikote gipuzkoarra amorru biziz kantxaratu da, eta erremontista nafarrak gainetik pasa dituzte. Segurolak etorri ikaragarriarekin jarraitu du, eta Larrañaga oso sendo batek lagundu dio atzetik. Aburuzako bikotea konturatzerako 8-1 galtzen ari zen atsedenaldian. Gainera, kantxara itzuli eta ez dute jokoaren joera aldatzerik lortu. Segurolak Ezkurra jan egin du, eta atzeko koadroetan gauza bera egin du Larrañagak Azpirozekin. Horrela gauzak, Petritegiko bikotea ia zuzenean joan da 15. kintzera. Guztiz nagusi izan dira gipuzkoarrak (15-2). Bestalde, Ezkurrak kolpea hartu du, eta beso osoa lokartu omen zaio bigarren joko horretan zehar.
Hirugarren joko erabakigarrian, lehengo lepotik burua, neurketa berriro berdindu da. Erremontista gipuzkoarra 2-0 hasi da aurretik, eta bigarren jokoaren joerari eutsi behar ziotela zirudien. Baina Segurolak pilota bat txapapera bidali du, eta Ezkurraren konexioa iritsi da ondoren. Doneztebeko aurrelaria agintzen hasi da, eta errematean asmatu du. Joko laburreko atsedenaldira 2-4 aurretik joan dira nafarrak. Petritegiko bikoteak ez du etsi eta estu hartu du Aburuzakoa, baina azkenean Uitziko atzelariaren sendotasunak erabaki du jokoa, eta nafarrek garaipena poltsikoratu dute (5-8).
Aldabek eta Barrenetxeak partida irauli dute
Jardunaldiko bigarren partidan, Aldabek eta Barrenetxea IV.ak Ansa II.ari eta Zubiriri irabazi diete hiru jokotan (15-6,-7-15 eta 5-8). Lehenengo jokoan kale egin ondoren, Lekunberriko aurrelariak eta Hernaniko atzelariak norgehiagoka iraultzea lortu dute.
Lehenbiziko jokoan Ansa II.a eta Zubiri aise nagusitu dira. Bereziartuako bikotea oso eroso aurkitu da kantxan, eta aurkariak guztiz kontrakoa. Ansak pilota izan du aurrealdean, eta ederki baliatu tantoa bukatzeko. Zubirik hiru tanto egin ditu sakez, eta jokoan oso sendo azaldu da. Oialume Zarreko erremontistek ez dute zirrikiturik aurkitu, eta jokoa galdu dute (15-6). Bitxikeria bezala, lehen joko horren 1-2koan pilotak kontrakantxako kameraren hutsunea, kristala, jo du, eta mantso-mantso atera da bertatik, eta 4-3koan Barrenetxearen pilotakadak txapa azpiko kamera bete betean jo eta txikitu du.
Aurreneko jokoan bere sakearekin lanak izan ondoren, bigarrenean Barrenetxeak sakea hartu du, eta berea izan da jokoaren ekimena. Ansa, ostera, presaka ibili da, ezin asmatu. Horrela, atsedenaldira markagailuan 2-8 aurretik joan dira Lekunberriko aurrelaria eta Hernaniko atzelaria. Bereziartuako bikoteak markagailua zertxobait itxuratzea lortu du, baina Oialume Zarreko erremontistak nagusi izan dira, eta hirugarren jokoa nahiko erraz behartu dute (7-15).
Hirugarren joko erabakigarriaren hasieran, Ansak eta Zubirik ez dute norabidea zuzendu, ondoren garesti ordaindu dituzten akatsak eginez. Aldabek eta Barrenetxeak, aldiz, bereari eutsi diote, eta joko laburreko atsedenaldira 1-4 aurretik joan dira. Azken txanpan pilota batek ihes egin dio Zubiriri, eta Barrenetxearen hankan jo du (2-7). 3-7koan Aldabek modu ikusgarrian eraman du pilota bat, ezker hormari itsatsita. Oilaume Zarreko bikoteak azken jokoa erraz eraman behar zuela zirudienean, Bereziartuakoek neurketa ekarri dute (5-7), tanto luze eta borrokatuen bidez. Lau erremontistak fisikoki jota iritsi dira amaierara. Azkenean lekunberriarrak eta hernaniarrak neurketa irauli eta garaipena bildu dute (5-8).
Zure interesekoa izan daiteke
Ansa: “Txapel honek badauka pisua garaitu ditugun aurkariak ikusita”
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri, “Erremontari”-ko txapeldunak, Miramonen izan dira gaur. Zubirik azaldu du ilusio berezia egiten dion txapela dela “Azken Erremontari eta, seguraski, nire azken txapelketa” izango baitira. Ansak Nafarroako Erremontista taldeari eskaintzen dio txapela. Izan ere, alargun geratzen dira erremontistak aurten eta haiek izan dira ateak iriki dizkietenak.
Ansa II-Zubiri, Erremontariko txapeldun!
Ansa II-Zubiri bikoteak irabazi du “Erremontari” txapelketaren seigarren edizioa. Hiru jokotan garaitu diete Aldaberi eta Barrenetxea IV.ari (12-15, 15-12 eta 8-5). Bikote moreari ondo atera zaio prestatutako estrategia eta “sekulako txapela” bereganatu dute.
Ansa eta Zubiri, Erremontariko txapeldun, finala irauli eta Aldaberi eta Barrenetxeari irabazita
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea nagusitu dira lehen jokoan (12-15), baina bigarrenean Imanol Ansak beste martxa bat sartu du (15-12), eta Bereziartuko ordezkariek joko erabakigarria behartzea lortu dute. Hirugarrenean detaile txikiek erabaki dute neurketa.
Finalistak konforme geratu dira aukeratutako materialarekin
Barrenetxea IV.ak, Aldabek, Ansa II.ak eta Zubirik “Erremontari” txapelketako finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute. Urdinek pilota biziak aukeratu dituzte, txapelketa guztian zehar bezala. Moreek, berriz, baxuagoa, arinagoa.
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal, epaile lanetan aitzindari
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal Galarreta pilotalekuaren historia luzean epaile lanetan aritu diren lehen emakumeak dira. Pilotariak dira biak eta epaile izatearen esperientziarekin gustora, erremontean ere saiatuko liratekeela adierazi dute.
“Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik ikusgarrienak.
Ansak eta Zubirik finalerdia hiru jokotan irauli eta finalerako txartela lortu dute
Urnietarrak eta uitziarrak Ezkurra eta Azpiroz garaitu dituzte hiru jokotan (15-8, 14-15 eta 3-8), Galarreta pilotalekuan. Norgehiagoka oso gorabeheratsua eta emozioz betea izan da.
Imanol Ansa: “Oso partida zaila altxatu dugu; zorteko sentitzen naiz finala bizi ahal izateagatik”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik “Erremontari” txapelketako finala jokatuko dute Kemen Aldaberen eta Endika Barrenetxearen aurka. Ezkurra II-Azpiroz bikotea hiru jokotan garaitu ostean lortu dute hori (15-8, 14-15 eta 3-8).
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, aurkariak nortzuk izango zain
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea "Erremontari"ko egungo txapeldunak dira. Datorren asteleheneko finalaurreko emaitzaren zain daude, aurtengo finaleko aurkariak zeintzuk izango diren jakiteko.
Ansak eta Zubirik pilota baxuen aldeko apustua egin dute, Ezkurrak eta Azpirozek, berriz, biziak aukeratu dituzte
Hernaniko Galarreta pilotalekuan, bi bikoteek Erremontari saioko finalerdietarako materiala aukeratu dute. Ligaxkako bigarren jardunaldian, Doneztebekoa eta Uitzikoa nagusitu ziren. Aurreko koadroetan lehia bizia espero da.