Goikoetxea-Juanenea eta Ezkurra-Azpiroz, garaile bigarren jardunaldian
Lehen partidan, Goikoetxea V.ak eta Juaneneak neurketa irauli eta garaipena lortu dute Segurola eta Larrañagaren aurka hiru jokotan (13-15,15-13 eta 8-6). Bigarren neurketan, Ezkurrak eta Azpirozek bi jokotan irabazi diete (12-15 eta 12-15) Ansari eta Zubiriri. Gainera, bikote nafarrak txapelketako lidertza eskuratu du.
Goikoetxea eta Juanenea, lehen garaipena lortu ondoren. Irudia: EITB
Goikoetxea V.ak eta Juaneneak neurketa irauli eta garaipena lortu dute Segurola eta Larrañagaren aurka, hiru jokotan (13-15,15-13 eta 8-6), Erremontari-Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldian. Galarreta pilotalekuan jokatutako partidan, lehen jokoa galdu dute norgehiagokako irabazleek, baina ondorego bietan nagusitu dira partida oso lehiatuan.
Lehen jokoa gorabehera handikoa izan da. Lehen erdian Petritegi sagardotegiko ordezkariak nagusi izan dira. Larrañagak sakearekin asko asmatu du, eta 5-8 aurretik joan dira jokoko atsedenaldira. Bueltan, Alorreneko bikotearen erreakzioa etorri da. Larrañagak falta bat egin du sakearekin, eta ondoren Goikoetxeak eta Juaneneak 8-0eko partziala sartu diete aurkariei. Beraz, markagailua irauli eta 13-9koa jarri dute. Alorrenekoek dena alde zutela zirudienean, aurreneko jokoa bereganatzeko, Petritegiko ordezkariek jokoa berriro iraultzea lortu dute, partziala poltsikoratzeko (13-15). Larrañagak lau tanto sakez egin ditu lehenengo setean.
Bigarren jokoa ez da lehenengoa bezain gorabeheratsua izan, baina bai parekatua, amaierara arte. Goikoetxea eta Juanenea oso sendo hasi dira, eta 8-3 joan dira aurretik jokoko atsedenaldira. Tanto horretan, gainera, Larrañagak pilotakada jaso du berna bizkarrean. Hala ere, Petritegiko atzelariak arazo barik jarraitu du partidan. Atsedenalditik bueltan, markagailua ekarri dute Segurolak eta Larrañagak (9-8), baina Larrañagak berak garai txarrean falta bikoitza egin du. Jarraian, Goikoetxeak hormabiko bikaina eginda 13-8koa jarri du. Petritegikoek ez dute etsi, eta berriro ekarri dute jokoko markagailua (13-12). Segurolak bi paretako bikaina jo du eta Larrañagak bere seigarren tantoa egin du, sakez. Baina Alorrenekoek zertxobait gehiago asmatu dute azken txanpan, eta hirugarren jokoa behartu dute (15-13).
Hirugarren joko erabakigarrian, Goikoetxea eta Juanenea ondo hasi dira, baina atsedenaldira markagailua estu zegoela joan dira berriro lau erremontistak (4-3). Tentsio handia nabaritu da kantxa barruan. Alorrenea sagardotegiko ordezkariak 6-3 aurreratu dira, baina Petritegiko bikoteak berriz estutu dute jokoa (7-6). Azkenean, hala ere, norgehiagoka iraultzea lortu dute Goikoetxeak eta Juaneneak (8-6).
Ezkurra-Azpiroz, bigarren garaipena eta lidertza
Jardunaldiko bigarren partidan, Ezkurrak eta Azpirozek bi jokotan irabazi diete (12-15 eta 12-15) Ansari eta Zubiriri. Bikote nafarrak Ansa saihesten asmatu du norgehiagokako fase askotan, eta garaipena eskuratu du, baita lidertza ere.
Maila handiko lehen joko bizia jokatu dute lau erremontistek. Josetxo Ezkurra eta Xabi Azpiroz Imanol Ansari pilota kentzen saiatu dira une oro, eta joko fase askotan lortu dute. Aburuzako bikotea 1-5 aurretik jarri da markagailuan, baina joko berdinketa bakarra izan da ondoren, bosnakoa. Ansa II.ak pilota izan duenean ederki aprobetxatu du. Hala ere, jokoko atsedenaldira ere aurretik joan dira Aburuzakoak. Bereziartua sagardotegiko ordezkariek ez dute etsi, eta estutu ederra eman diete aurkariei azken txanpan (12-13). Hala ere, joko parekatua irabaztea lortu dute Ezkurrak eta Azpirozek (12-15). Bi bikoteek erremate sorta ederra eskaini dute lehen jokoan.
Bigarren jokoan mailak eta erritmoak zertxobait behera egin du. Joko hasieran bana, hiruna eta launa berdindu dute bikoteek. Ezkurra eta Azpiroz jokoko atsedenaldira 6-8 aurretik joan dira markagailuan. Nafarrek, oro har, agindu dute jokoan, eta Ansa saihesten asmatu dute. Hala ere, urnietarra jokoan sartu den bakoitzean, Doneztebeko aurrelaria eta Uitziko atzelaria estu jarri ditu. 11-12 eta 12-14 hurbildu dira Ansa eta Zubiri, baina hanka-sartze larriren bat tarteko, garaipena poltsikoratu du Aburuzako bikoteak (12-15), eta baita Erremontariko lidertza ere. Azpirozek zortea aldeko izan du gaurko partidan, nahi gabe lau tanto egin baititu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ansa: “Txapel honek badauka pisua garaitu ditugun aurkariak ikusita”
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri, “Erremontari”-ko txapeldunak, Miramonen izan dira gaur. Zubirik azaldu du ilusio berezia egiten dion txapela dela “Azken Erremontari eta, seguraski, nire azken txapelketa” izango baitira. Ansak Nafarroako Erremontista taldeari eskaintzen dio txapela. Izan ere, alargun geratzen dira erremontistak aurten eta haiek izan dira ateak iriki dizkietenak.
Ansa II-Zubiri, Erremontariko txapeldun!
Ansa II-Zubiri bikoteak irabazi du “Erremontari” txapelketaren seigarren edizioa. Hiru jokotan garaitu diete Aldaberi eta Barrenetxea IV.ari (12-15, 15-12 eta 8-5). Bikote moreari ondo atera zaio prestatutako estrategia eta “sekulako txapela” bereganatu dute.
Ansa eta Zubiri, Erremontariko txapeldun, finala irauli eta Aldaberi eta Barrenetxeari irabazita
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea nagusitu dira lehen jokoan (12-15), baina bigarrenean Imanol Ansak beste martxa bat sartu du (15-12), eta Bereziartuko ordezkariek joko erabakigarria behartzea lortu dute. Hirugarrenean detaile txikiek erabaki dute neurketa.
Finalistak konforme geratu dira aukeratutako materialarekin
Barrenetxea IV.ak, Aldabek, Ansa II.ak eta Zubirik “Erremontari” txapelketako finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute. Urdinek pilota biziak aukeratu dituzte, txapelketa guztian zehar bezala. Moreek, berriz, baxuagoa, arinagoa.
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal, epaile lanetan aitzindari
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal Galarreta pilotalekuaren historia luzean epaile lanetan aritu diren lehen emakumeak dira. Pilotariak dira biak eta epaile izatearen esperientziarekin gustora, erremontean ere saiatuko liratekeela adierazi dute.
“Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik ikusgarrienak.
Ansak eta Zubirik finalerdia hiru jokotan irauli eta finalerako txartela lortu dute
Urnietarrak eta uitziarrak Ezkurra eta Azpiroz garaitu dituzte hiru jokotan (15-8, 14-15 eta 3-8), Galarreta pilotalekuan. Norgehiagoka oso gorabeheratsua eta emozioz betea izan da.
Imanol Ansa: “Oso partida zaila altxatu dugu; zorteko sentitzen naiz finala bizi ahal izateagatik”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik “Erremontari” txapelketako finala jokatuko dute Kemen Aldaberen eta Endika Barrenetxearen aurka. Ezkurra II-Azpiroz bikotea hiru jokotan garaitu ostean lortu dute hori (15-8, 14-15 eta 3-8).
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, aurkariak nortzuk izango zain
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea "Erremontari"ko egungo txapeldunak dira. Datorren asteleheneko finalaurreko emaitzaren zain daude, aurtengo finaleko aurkariak zeintzuk izango diren jakiteko.
Ansak eta Zubirik pilota baxuen aldeko apustua egin dute, Ezkurrak eta Azpirozek, berriz, biziak aukeratu dituzte
Hernaniko Galarreta pilotalekuan, bi bikoteek Erremontari saioko finalerdietarako materiala aukeratu dute. Ligaxkako bigarren jardunaldian, Doneztebekoa eta Uitzikoa nagusitu ziren. Aurreko koadroetan lehia bizia espero da.