Aldabek eta Barrenetxeak neurketa irauli eta Ezkurra-Azpiroz bikotea mendean hartu dute estreinakoan
Ezkurra eta Azpiroz nagusitu dira lehen jokoan (15-10), baina bigarrena Aldabek eta Barrenetxeak (7-15) irabazi dute, eta hirugarren joko erabakigarrian ere gailendu dira (3-8). Jaialdiko bigarren neurketan, Ansa II.ak eta Zubirik 15-11 eta 15-13 menderatu zituzten Goikoetxea V.a eta Juanenea (Alorrenea).
Erremontistak, neurketa bukaeran. Irudia: EITB
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Erremontari Sagardoaren Txapelketaren estreinako partida irauli eta hiru jokotan (15-10, 7-15 eta 3-8) irabazi diete Josetxo Ezkurrari eta Xabier Azpirozi.
Seigarren edizioko lehendabiziko sakea Azpirozek egin du. Konturatzerako Ezkurra eta Azpiroz 5-1 aurretik jarri dira, Azpirozek sakearekin asmatu egin baitu. Kemen Aldabek eten du Oialume Zarreko bikotearen bolada kaskarra, antza, nahi gabe egindako bi paretakoarekin (5-2). Aldabe eta Barrenetxea 5-4 jarri dira, baina ez dute jokoa berdintzerik izan (7-4). Ezkurrak eta Aldabek berriro aldea hartu dute markagailuan, eta jokoko atsedenaldira 8-5 aurretik joan dira.
Bueltan, Ezkurrak egin du lehen tantoa, bizi, ezker paretan pilota sartuz. Hurrengo hiru tantoak ere, Aburuzako bikoteak egin ditu (12-5). Hala ere, Oialume Zarreko bikoteak markagailua berriro estutzea lortu du (13-10). Ezkurrak kalte handiagoa izatea eragotzi du, horma biko bat maisuki botata (14-10). Jokoa Barrenetxeak kanpora bota duen pilota batekin bukatu da (15-10).
Bigarren jokoaren hasiera oso bestelakoa izan da (0-6). Barrenetxeak min handia egin du sakez, eta jokoan ere agindu du. Ezkurrak ez du batere errestorik harrapatu jokoaren hasieran, eta Oialume Zarreko bikotea 1-8 joan da jokoko atsedenaldira. Bueltan, Aburuzako bi erremontarien erreakzio txikia etorri da, baina Aldabek berehala eten du, tanto zoragarria eginda (3-9).
Barrenetxeak eskura eman dion sake batean, Ezkurrak 4-10ekoa egiteko baliatu du erresto bikainarekin. Hala ere, Aldabe eta Barrenetxea erabat nagusi izan dira bigarren jokoan, eta norgehiagokaren joera guztiz aldatu da. Horrela, hirugarren joko erabakigarria behartu dute (7-15).
Hirugarren joko erabakigarria tanto luze eta borrokatua eginda abiatu da. Ezkurra eta Azpirozen alde erori da, eta hurrengoa ere egin du Aburuzako bikoteak (2-0). Ondoren, Ezkurrak behera bota du pilota, eta Barrenetxeak sakea eskuratu du (2-1). Beste tanto borrokatuan binakoa egin dute Aldabek eta Barrenetxeak. Tanto bikaina jokatuta 2-5 jarri dira aurretik Oialume Zarrekoak, baita 2-6koa egin ere. Ezkurrak 3-6koa egin du, ikustekoa izan den erremate batekin. Baina Aldabek eta Barrenetxeak ez dute barkatu, eta partida iraultzea lortu dute, hirugarren jokoa irabazita (3-8). Bitxia izan da norgehiagoka amaiera, azken pilotakadetan pilota hautsi baita.
Goikoetxea-Juanenea vs Ansa II-Zubiri
Gaueko bigarren partida ere parekatua izan den arren, Ansa II.a eta Zubiri izan dira nagusi: 2-0 (11-15 eta 13-15). Bi jokoak azken tantoetan erabaki dira. Lehen setean, Ansak eta Zubirik egin dituzte azken lau tantoak; bigarrenean, 11na eta 13na berdinduta egon dira, eta azken biak urdinen aldekoak izan dira.
Zubiriren sakeak gogor estutu du Goikoetxea, zabaletik. Goizuetarrak lau tanto egin ditu sakearekin lehen jokoan, eta bigarrenean, hamaikagarrena eta hamahirugarrena ere hala egin ditu.
Kapitainak
Bestalde, antolatzaileek bikote bakoitzak txapelketan zehar izango duen kapitainaren berri eman dute gaur. Horrela, Segurola-Larrañaga (Petritegi) bikotearen botileroa Juan Karlos Intxauspe izango da; Ansa II-Zubiri (Bereziartua) bikotearena, Igor Arruti; Goikoetxeak eta Juaneneak (Alorrenea) Aimar Jabalera izango dute kapitain; Ezkurra II.ak eta Azpirozek (Aburuza), Patri Espinar, hirurak irakasleak kantxatik kanpo; eta Aldabek eta Barrenetxea IV.ak (Oialume Zar) Javier Urriza maisua izango dute bidelagun.
Zure interesekoa izan daiteke
Finalistak konforme geratu dira aukeratutako materialarekin
Barrenetxea IV.ak, Aldabek, Ansa II.ak eta Zubirik “Erremontari” txapelketako finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute. Urdinek pilota biziak aukeratu dituzte, txapelketa guztian zehar bezala. Moreek, berriz, baxuagoa, arinagoa.
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal, epaile lanetan aitzindari
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal Galarreta pilotalekuaren historia luzean epaile lanetan aritu diren lehen emakumeak dira. Pilotariak dira biak eta epaile izatearen esperientziarekin gustora, erremontean ere saiatuko liratekeela adierazi dute.
“Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik ikusgarrienak.
Ansak eta Zubirik finalerdia hiru jokotan irauli eta finalerako txartela lortu dute
Urnietarrak eta uitziarrak Ezkurra eta Azpiroz garaitu dituzte hiru jokotan (15-8, 14-15 eta 3-8), Galarreta pilotalekuan. Norgehiagoka oso gorabeheratsua eta emozioz betea izan da.
Imanol Ansa: “Oso partida zaila altxatu dugu; zorteko sentitzen naiz finala bizi ahal izateagatik”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik “Erremontari” txapelketako finala jokatuko dute Kemen Aldaberen eta Endika Barrenetxearen aurka. Ezkurra II-Azpiroz bikotea hiru jokotan garaitu ostean lortu dute hori (15-8, 14-15 eta 3-8).
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, aurkariak nortzuk izango zain
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea "Erremontari"ko egungo txapeldunak dira. Datorren asteleheneko finalaurreko emaitzaren zain daude, aurtengo finaleko aurkariak zeintzuk izango diren jakiteko.
Ansak eta Zubirik pilota baxuen aldeko apustua egin dute, Ezkurrak eta Azpirozek, berriz, biziak aukeratu dituzte
Hernaniko Galarreta pilotalekuan, bi bikoteek Erremontari saioko finalerdietarako materiala aukeratu dute. Ligaxkako bigarren jardunaldian, Doneztebekoa eta Uitzikoa nagusitu ziren. Aurreko koadroetan lehia bizia espero da.
Imanol Ansa: “Gure tokia mantentzen jakin dugu; bikote sendoa izan gara”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik bi jokotan garaitu die Ander Goikoetxea eta Aritz Juaneneari (9-15 eta 8-15). Garaipen honekin, finalerdietarako txartela lortu dute moreek eta partida polita egitea espero dute Ezkurra II-Azpiroz bikotearen aurka.
Ansak eta Zubirik lortu dute finalerdirako txartela, Goikoetxeari eta Juaneneari bi jokotan irabazita
Bereziartua sagardotegiko bikoteak 9-15 eta 8-15 hartu du mendean Alorrenekoa. Ezkurra eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak datorren asteko finalerdian.
Ansa II-Zubiri eta Goikoetxea V-Juanenea bikoteek aukeratu dute play-offerako materiala
Datorren astelehenean jokatuko da “Erremontari” txapelketako finalerdietara sartzeko play-offa. Ansa II-Zubiri eta Goikoetxea V-Juanenea bikoteetako batek lortuko du txartela, gaur egin dute material aukeraketa.