Azken guda kantxa, “Erremontari”ren seigarren eta azken ekitaldia
"Erremontari" saioaren azken ekitaldia maiatzaren 11n hasiko da. Bost bikote arituko dira lehian: Ansa II-Zubiri, Ezkurra II-Azpiroz, Aldabe-Barrenetxea IV, Segurola-Larrañaga eta Goikoetxea-Juanenea. Final handia ekainaren 29an izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
“Erremontari”, txapeldunen txapelketa, aurkeztu dute
Erremontearen etorkizuna airean dagoela abiatuko da 2026ko “Erremontari” txapelketa maiatzaren 11an, seigarren edizio hau azkena ez izateko itxaropenarekin. Segurola-Larrañaga, Ansa II-Zubiria, Ezkurra II-Azpiroz, Goikoetxea V-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lehiatuko dira. Finala ekainaren 29an jokatuko da.
“Erremontari”ren seigarren edizioa maiatzaren 11n abiatuko da, bost bikote txapel preziatuaren bila direla
Segurola-Larrañaga, Ansa II-Zubiria, Ezkurra II-Azpiroz, Goikoetxea V-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lehiatuko dira. Finala ekainaren 29an jokatuko da.
Irribarrea kendu ezinik jarraitzen dute Aldabe eta Barrenetxea ''Erremontari''ko txapeldunek
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak "Erremontari" saioko txapelak jantzi zituzten, Urrizari eta Larrañagari irabazita. Oraindik ere irribarrea nabari zaie aurpegian.
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko finaleko tantorik onenak
Barrenetxea IV.ak, Aldabek eta Urrizak egin zituzten, astelehenean, txapelketako finaleko tantorik onenak.
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea, 2025eko "Erremontari" saioko txapeldunak
Final handian, astelehenean, Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte, bi jokotan, 9-15 eta 7-15.
Urrizak ezin izan zuen bere azken finala irabazi
Javier Urrizak ezin izan zuen bere azken finala eskuratu, "Erremontari" saioko azken hitzorduan Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxearen aurka galdu baitzuen, Larrañaga bikote zuela. Hilaren 28an hartuko du erretiroa.
Javi Urriza: ''Polita da azken partida hau bezalako final bat izatea, denok nahi baitugu hemen egon''
"Erremontari" saioko finalean txapela lortu ezin izan badu ere, aurrelari iruindar mitikoa harro dago, parte hartu duen azen txapelketan garaipena lortzeko lehian izan baita; Urrizak hilaren 28an hartuko du erretiroa.
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak ''Erremontari'' saioko txapelak jantzi dituzte
Galarretan jokatutako finala amaituta, Aldabe eta Barrenetxea IV.a podiumera igo dira, eta txapelak jaso dituzte. Urriza eta Larrañaga txapeldunordeak izan dira.
Endika Barrenetxea, 2025eko ''Erremontari'' saioko pilotaririk onena
Txapela janzteaz gain, atzelari hernaniarrak lortu du, "Erremontari" saioan, Pilotari Onenarentzako saria. EITBko Joseba Urkiolak eta Amane Ibañezek eman diote golardoa.