“Erremontari" lehiaren seigarren edizioa maiatzaren 11n abiatuko da, bost bikote txapel preziatuaren bila direla
Segurola-Larrañaga, Ansa II-Zubiria, Ezkurra II-Azpiroz, Goikoetxea V-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lehiatuko dira. Finala ekainaren 29an jokatuko da.
Erremontearen etorkizuna koloka dagoela abiatuko da 2026ko Erremontari, Sagardoaren Txapelketa, maiatzaren 11an. Ez dago jakiterik seigarren edizioa azkena izango den ala ez.
Bost bikote lehiatuko dira txapelketaren lehen fasean: Segurola-Larrañaga (2022ko binakako txapeldunak, Petritegi sagardotegia ordezkatuz), Ansa II-Zubiria (iazko binakako txapeldunak, Bereziartua ordezkatuz), Ezkurra II-Azpiroz (2024ko binakako txapeldunak, Aburuza ordezkatuz), Goikoetxea V-Juanenea (atzelaria 2025eko buruz buruko txapelduna, Alorrenea ordezkatuz) eta Aldabe-Barrenetxea IV (iazko Errremontariko txapeldunak, Oialume Zar ordezkatuz).
Bikote guztiek denen aurka jokatu beharko dute eta bost jardunaldi izango dituzte horretarako. Neurketak maiatzaren 11, 18 eta 25ean eta ekainaren 1 eta 8an jokatuko dira. Lehendabiziko jardunaldian, Ezkurra II- Azpiroz vs Aldabe-Barrenetxea IV eta Goikoetxea V-Juanenea vs Ansa II-Zubiri izango dira partidak.
Norgehiagokak joko formatuan antolatuko dira. 15 tantoko bi jokok osatuko dute partida hasiera batean, baina bikote bakoitzak joko bana irabaziz gero, hirugarren bat jokatuko da, 8 tantora, neurketaren bikote irabazlea zein den erabakitzeko.
Ligaxkako puntuaketa sistema, ondorengoa izango da: lehenengo bi jokoak irabazita (2-0) 4 puntu; lehen setetako bat eta hirugarrena irabazita (2-1) 3 puntu; lehen bi jokoetatik bat irabazita (1-2) puntu 1; set bat ere ez bada irabazi (0-2) 0 puntu; eta lehen bi jokoen artean 15 tantura iristen ez denak (0-2), -1 puntu.
Hirugarren eta laugarren postuetan geratzen diren bikoteak jokatuko dute ondorengo fasea. Ligaxka amaitutaoan, hirugarren eta laugarren postuetako bikoteek play-offa jokatu beharko dute ekainaren 15ean. Bigarren postuan geratzen dena, ostera, finalaurrekora sailkatuko da, eta lehen postuan geratzen den bikotea, zuzenean, finalera sailkatuko da.
Ligaxkan bigarren postuan geratzen den bikoteak eta play-offa irabazi duen bikoteak jokatuko dute finalaurreko bakarra, ekainaren 22an. Ligaxkan lehen postuan geratzen den bikoteak eta finalerdia irabazi duen bikoteak jokatuko dute finala, ekainaren 29an.
Zure interesekoa izan daiteke
Ansa: “Txapel honek badauka pisua garaitu ditugun aurkariak ikusita”
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri, “Erremontari”-ko txapeldunak, Miramonen izan dira gaur. Zubirik azaldu du ilusio berezia egiten dion txapela dela “Azken Erremontari eta, seguraski, nire azken txapelketa” izango baitira. Ansak Nafarroako Erremontista taldeari eskaintzen dio txapela. Izan ere, alargun geratzen dira erremontistak aurten eta haiek izan dira ateak iriki dizkietenak.
Ansa II-Zubiri, Erremontariko txapeldun!
Ansa II-Zubiri bikoteak irabazi du “Erremontari” txapelketaren seigarren edizioa. Hiru jokotan garaitu diete Aldaberi eta Barrenetxea IV.ari (12-15, 15-12 eta 8-5). Bikote moreari ondo atera zaio prestatutako estrategia eta “sekulako txapela” bereganatu dute.
Ansa eta Zubiri, Erremontariko txapeldun, finala irauli eta Aldaberi eta Barrenetxeari irabazita
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea nagusitu dira lehen jokoan (12-15), baina bigarrenean Imanol Ansak beste martxa bat sartu du (15-12), eta Bereziartuko ordezkariek joko erabakigarria behartzea lortu dute. Hirugarrenean detaile txikiek erabaki dute neurketa.
Finalistak konforme geratu dira aukeratutako materialarekin
Barrenetxea IV.ak, Aldabek, Ansa II.ak eta Zubirik “Erremontari” txapelketako finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute. Urdinek pilota biziak aukeratu dituzte, txapelketa guztian zehar bezala. Moreek, berriz, baxuagoa, arinagoa.
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal, epaile lanetan aitzindari
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal Galarreta pilotalekuaren historia luzean epaile lanetan aritu diren lehen emakumeak dira. Pilotariak dira biak eta epaile izatearen esperientziarekin gustora, erremontean ere saiatuko liratekeela adierazi dute.
“Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik ikusgarrienak.
Ansak eta Zubirik finalerdia hiru jokotan irauli eta finalerako txartela lortu dute
Urnietarrak eta uitziarrak Ezkurra eta Azpiroz garaitu dituzte hiru jokotan (15-8, 14-15 eta 3-8), Galarreta pilotalekuan. Norgehiagoka oso gorabeheratsua eta emozioz betea izan da.
Imanol Ansa: “Oso partida zaila altxatu dugu; zorteko sentitzen naiz finala bizi ahal izateagatik”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik “Erremontari” txapelketako finala jokatuko dute Kemen Aldaberen eta Endika Barrenetxearen aurka. Ezkurra II-Azpiroz bikotea hiru jokotan garaitu ostean lortu dute hori (15-8, 14-15 eta 3-8).
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, aurkariak nortzuk izango zain
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea "Erremontari"ko egungo txapeldunak dira. Datorren asteleheneko finalaurreko emaitzaren zain daude, aurtengo finaleko aurkariak zeintzuk izango diren jakiteko.
Ansak eta Zubirik pilota baxuen aldeko apustua egin dute, Ezkurrak eta Azpirozek, berriz, biziak aukeratu dituzte
Hernaniko Galarreta pilotalekuan, bi bikoteek Erremontari saioko finalerdietarako materiala aukeratu dute. Ligaxkako bigarren jardunaldian, Doneztebekoa eta Uitzikoa nagusitu ziren. Aurreko koadroetan lehia bizia espero da.