Javier Zabalak 2028ra arte luzatu du Asperekin zuen kontratua
Javier Zabalak 2028ko martxoaren 31ra arte luzatu du Asperekin zuen kontratua, asteartean enpresak berak iragarri duenez. Naiarako aurrelariak, 26 urtekoa bera, 2026ra arte zuen kontratua, eta beste bi urtez sinatu du Asperekin; hori, enpresaren web orriak jasotzen dituen adierazpenetan esan duenez, "aparteko motibazioa da, hobetzeko asmoz egunero entrenatzen jarraitzeko".
Zabalak, Aspek gogora ekarri duenez, 2019ko urtarrilean egin zuen debuta profesionaletan, eta "modu geldiezinean" egin du aurrera, enpresaren iritziz; bilakaera horren ondorioz, "hazi egin da, etengabe, eta pilotako izen nagusietan sartu da, izen handi horietan finkatzen hasia da".
Pilotariaren helburuak dira "kantxan gozatzen jarraitzea, eta, bereziki, jendeak ni ikusteaz gozatzea. Hori da jaso ahal dudan saririk handiena. Lau urterako kontratua izateak lasaitasuna ematen dizu, egunero-egunero hobetzeko", zehaztu du.
2024ko Binakako Txapelketan, Javier Zabalak bost partida jokatu ditu, Peio Etxeberriaren edo Jokin Altunaren ordez; hain zuzen ere, bi aurrelari horiek arituko dira nor baino nor gehiago hilaren 31ko finalean. Zabalak, Jose Javier Zabaleta eta Julen Martija atzelariekin batera, bost partida horietan erdietsi du garaipena.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkurra II-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteek garaipenaren saria izan dute hirugarren jardunaldian
Ezkurrak eta Azpirozek Segurola eta Larrañaga hiru jokotan (14-15, 15-2 eta 5-8) hartu dituzte mendean, neurketa oso gorabeheratsuan. Bestalde, Aldabek eta Barrenetxeak partida irauli dute, eta Ansari eta Zubiriri irabazi diete hiru jokotan ere (15-6,-7-15 eta 5-8).
Aldabe: “Ansa eta Zubiri gu baino lehenago nekatu dira eta hor egon da aldea”
Aldabek eta Barrenetxeak mendean hartu dituzte Ansa II eta Zubiri. Hiru jokotan lortu dute garaipena: 15-6, 7-15 eta 5-8. Hemen partidako azken tantoa eta urdinen adierazpenak.
Ezkurra II: “Tentsio puntu bat falta izan zaigu”
Hiru jokotan lortu du Ezkurra II-Azpiroz bikoteak Segurola-Larrañagaren aurkako garaipena (14-15,15-2 eta 5-8). Larrañagak huts eginda lortu dute garaipena, hemen azken tantoa eta garaileen hitzak.
350 bat sarrera geratzen dira Nafarroa Arenan igandean jokatuko den Buruz Buruko final handirako
Gehienak, 300 inguru, goiko kantxakoak dira, eta 114 euro balio dute; beheko kantxako 50 bat sarrera inguru eskuragarri daude, 140 eurotan bakoitza. Nafarroa Arenako beste zonalde guztietan, ordea, Iñaki Artolak eta Dario Gomezek jokatuko duten finalerako sarrerak agortu dira.
2026ko Buruz Buruko txapelduna berria izango da
Irabazten duenak irabazten duela, igandeko Buruz Buruko finaleko txapelduna berria izango da. Ez Dario Gomezek ez Iñaki Artolak ez dute orain arte halakorik lortu; beraz, lehen aldia izango litzateke bientzat.
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Lasok hirugarren postua eskuratu du Larrazabal erraz menderatuta (22-8)
Maila handiko partida jokatu dute Unai Lasok eta Iker Larrazabalek Tolosako Beotibar pilotalekuan, baina nafarrak nagusitasun osoz irabazi du neurketa (22-8). Horri esker, 2026ko Buruz Buruko Txapelketan hirugarren sailkatu da Bizkarreta-Gerendiaingoa.
Unai Amiano, Buruz Buruko txapeldun erakustaldia emanda (7-22)
Unai Amianok maisutasunez irabazi du B Serieko Buruz Buruko txapela Labriten, Ander Murua 7-22 mendean hartuta. Hasiera parekatua izan bada ere, neurketak kolore urdina hartu du berehala, eta irundarra erabat nagusi izan da partida osoan.
Goitia eta Gorka nagusitasunez igaro dira Iron Cupeko finalera
Alex Goitiak eta Gorka Sorozabalek Iron Cupeko finalerako txartela lortu dute Johan eta Atain mendean hartuta (11-15 eta 6-15). Lehen seta lehiatua izan da, baina bigarrenean garaileek ez diete aukerarik eman aurkariei.
Ihart eta Arai, Iron Cupeko lehen finalistak
Ihart Arakistain eta Arai Lejardi Iron Cupeko finalera sailkatu dira, finalerdietan Lur eta Oaia garaituz bi setetan (9-15 eta 10-15). Set hasieretako tantoak trabatu egin zaizkie, baina orokorrean partidaren agintea eraman dute. Datorren astean ezagutuko dute zein bikote izango den aurkaria.