HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Panpi Ladutxe pilotari ohia hil da

Bi aldiz izan zen Binakako Txapelketako irabazle, Joxean Tolosarekin bikotea osatuz. Pilotan jokatzeari utzi ostean, Sebastien Gonzalez eta Yves Salaberri "Xala" pilotarien botilero lanetan jardun zuen. Horrez gain, abeslari gisa ere aritu zen.
18:00 - 20:00
Agur, Panpi Ladutxe

Panpi Ladutxe (Azkaine, 1955) pilotari ohia hil da, 66 urte zituela, Xabier Euzkitze ETBko kazetariak eman du heriotzaren berri Twitter bidez asteazken honetan.

Trinketean aritu zen bere lehen urteetan, eta 1974an, 19 urte zituela, munduko txapeldun izatera iritsi zen modalitate horretan, Montevideon (Uruguai) jokatutako Munduko Txapelketan.

Gerora, 26 urterekin, ezker hormako txapelketetara egin zuen jauzi aurrelari gisa, eta, arlo horretan, Binakako bi txapelketa bereganatu zituen (1987an eta 1989an), bietan Joxean Tolosa atzelariarekin bikotea osatuz. 1988an ere gertu izan zuen txapela, baina Martinikorenarekin batera amore eman behar izan zuen Retegi II.aren eta Errandonearen aurrean (22-16).

1994an utzi zion pilotan aritzeari; dena dela, ez zen kantxetatik aldendu, Sebastien Gonzalez eta Yves Salaberri "Xala" pilotarien botilero lanetan jardun baitzuen.

Pilotan aritzeaz gain, abeslari gisa ere jardun zuen, eta, hala, hiru disko argitaratu zituen: "Aitari" (1995) eta "Chansons du Pays Basque" (2002) eta "Orhoit" (2012).

ETBn aurkezle zereginetan ere ibili zen, Iparraldeko kirolei buruzko Gure Kintzea saioko gidaria izan baitzen.

"Sei argazkitan"ek saio berezia eskaini zion

ETB1eko "Sei argazkitan" saioak programa berezia eskaini zion 2014an, eta, bertan, haren gaztetako argazkiak ikusteaz gain, bere ibilbideko hainbat une bereziri buruz aritu zen solasean Pedro Mari Goikoetxea kazetariarekin.

6 Argazkitan
6 Argazkitan (Panpi Ladutxe)1:4:56 min.

Zure interesekoa izan daiteke

Donostia Grand Slam
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bixente-Oyhenard eta Erika-Laura, Donostiako Grand Slameko txapeldun

Bixente eta Oyhenard bihurtu dira Donostiako Grand Slameko txpaledun. Argoitiak belaunean min hartu du bigarren setean 13-13 emaitzarekin, eta ezin izan du finala bukatu Txanikarekin batera, Karmelo Balda pilotalekuan. Lehen seta 4-15 irabazia zuten Bixente eta Oyhenardek. Emakumezoen modalitatean, berriz, Erika eta Laurak irabazi dute finala bi setetan (7-15 eta 4-15) Lur eta Alizeren aurka.

Markina-Xemein-Jai-Alai-Grand-Slam-presentacion
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Markina-Xemeingo Grand Slama igande honetan hasi eta uztailaren 16an bukatuko da

Gainerako jardunaldiak ostiralez jokatuko dira, 19:00etatik aurrera. Gizonezkoetan, sei bikote lehiatuko dira, bi multzotan: Erkiaga-Atain, Barandika-Ibarluzea, Urreisti-Gorka, Goitia-Basque, Johan-Zabala, eta Javier-Argoitia vs Txanika-Salegi kanporaketaren irabazlea. Emakumezkoen Master Seriesen, lau bikotek bilatuko dute txapela: Erika-Frida, Elaia-Arain, Lur-Alize eta Helena-Maia.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X