Pilota
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zabala: ''Egun berezia izan zen''

Iragarkia
20210720142022_ibai-zabala_
18:00 - 20:00
Zabala: ''Egun berezia izan zen''
Larunbatean Ibai Zabalak agur esan zion pilota profesionalari Zornotzako pilotalekuan 13 urteren ostean. Bere etxeko ateak ireki dizkio gaur EITBri.

Zure interesekoa izan daiteke

GOITIA-BASQUE eta TXANIKA-SALEGI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goitia-Basque eta Txanika-Salegi, finalerdietara

Grand Slam-Jai Alai Leagueko hirugarren jardunaldian, Txanikak eta Salegik bi set behar izan dituzte Urreisti eta Gorka mendean hartzeko (8-15 eta 14-15). Goitia eta Basque ere bi setetan nagusitu zaizkie Javierri eta Zabalari (15-9 eta 15-9). Bigarren eta azken setean, markagailuan 2-1ekoa zegoela, Goitiak min hartu du ezker orkatilan, eta ordutik Basquek hartu du bikotearen jokoaren ardura. Hala ere, mina gorabehera, Goitiak tanto ikusgarri batekin itxi du partida, bigarren seta irabazita garaipena eskuratuz.

Dario-Zabala-San-Fermin-lau-terdikoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zabalak Dario hartu du mendean, oso partida gogorrean, eta final-laurdenetarako sailkatu da (22-21)

Astelenak hartu du norgehiagoka, Eibarko pilotalekuak bost hilabetez partidarik hartu gabe eman ondoren. Partidan 341 pilotakada izan dira, 63 minutuko lehia bizian. Buruz buruko txapelduna 21-18 irabazten ari zen, baina azkenean Zabalak lortu du garaipena. Bi pilotariek neka-neka eginda bukatu dute. Javi Zabalak Joseba Ezkurdiaren aurka neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X