Sara Alonso atletak agur esan dio denboraldiari, behi batek eraso egin baitio
Sara Alonso atletak behi baten erasoa jasan du gaur goizean, entrenatzen ari zela, eta ospitalera eraman behar izan dute. Politraumatismoak ditu, eta seigarren saihetsa hautsita dauka.
Korrikalari donostiarrak berak eman du gertakariaren berri, sare sozialetan mezu bat publikatuta, eta nabarmendu du beldurra pasa duela bere burua "hilzorian" ikusi duelako une batez.
Sufritutako kolpeen eta zaurien ondorioz, iragarri du denboraldia amaitutzat eman behar duela eta, beraz, ez duela egutegian markatuta zituen mendiko lasterketetan parte hartuko (FontRoumeu, Sierre Zinal eta Montblanceko Ultra Trail lasterketak, hain zuzen).
Edonola ere, Alonsok mezu positiboa ere bidali nahi izan du, eta erantsi du sendatze-prozesua "azkarra" izango dela eta munduko txapelketan parte hartzeko itxaropenari eusten diola.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.
2026an ez da Ehunmilak ultratrail lasterketa egingo
Ehunmilakeko antolatzaileek iragarri dute 2026an ez dela lasterketarik egingo, antolatzaileen egoera pertsonala eta zailtasun ekonomikoak direla eta. Proiektuari heldu nahi diotenek atea zabalik dutela gaineratu dute.
Aitor Ajuria eta Lide Urrestarazu nagusitu dira Gorbeia Suzien lasterketan
Gorbeia Suzien probaren 12. edizioak euskal korrikalariak izan ditu protagonista. Aitor Ajuria izan da gizonik azkarrena, eta emakumezkoetan, garaipena lortzeaz gain, errekor berria ezarri du Lide Urrestarazuk.
800 korrikalaritik gora lehiatuko dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Gorbeia Suzien mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da, Zeanurin. 800 korrikalari pasatxo lehiatuko dira, bi distantziatan: 32 kilometrokoan eta 21 kilometrokoan. Proba zuzenean ikusi ahalko da, 08:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Gorbeia Suzien, mendi-lasterketa bat baino gehiago
Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren 12. edizioa lehiatuko dute larunbat honetan, irailaren 27an. Zeanuriko plazan hasita, 32 kilometroko ibilbide gogorra egin beharko dute parte-hartzaileek.
Eba eta Magali ama-alaben sentipenak, Gorbeia Suzien lasterketaren atarian
Eba eta Magali ama-alabak dira, eta mendi-korrikalariak. Magali izan da urte askoan ama iritsi zain egon dena; orain, ordea, lekukoa eskuz aldatzen hasi da. Haien sentipenak kontatu dituzte elkarrizketa honetan.
600 bat parte-hartzaile arituko dira, igandean, 2025eko Camille Extreme lasterketan
Izaban hasi eta amaituko da proba, ibilbideak 32 kilometro izango ditu, eta desnibel positiboa 2.000 metrotik gorakoa da. Asteazkenean aurkeztu egin dute, Iruñean.
Sara Alonso Zegama-Aizkorriko garailearen amets gozoa
Sara Alonsok 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa irabazi zuen. "Ametsa beteta" geratu dela adierazi du, eta garaipenak indarra eman diola datozen erronketan ere podiuma bilatzeko.
Elhousine Elazzaoui eta Sara Alonso nagusitu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioan
Elhousine Elazzaoui marokoarra eta Sara Alonso donostiarra gailendu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian, biek ala biek indar erakustaldia eginda. Lehen aldiz irabazi dute, gainera, mendi lasterketa entzutetsua.