Salma Solaunek Europako txapeldun titulua berretsi du
Ines Bergua, Andrea Corral, Marina Cortelles, Andrea Fernandez, Lucia Muñoz eta Salma Solaun gimnastek osatutako taldeak 4,200 puntu atera dizkio Errusiari.
Salma Solaun, taldekideekin. Argazkia: Basque Team
Salma Solaun gimnasta arabarrak Europako txapeldun titulua irabazi du berriro Espainiako gimnasia erritmikoko taldearekin larunbat honetan, Varna Bulgariako hirian jokatu den Europako Txapelketako finalean urrezko domina irabazita, 57,650 puntu eskuratu ostean.
Ines Bergua, Andrea Corral, Marina Cortelles, Andrea Fernandez, Lucia Muñoz eta Salma Solaun gimnastek osatutako taldeak 4,200 puntuko aldea atera dio Errusiari, 53,450 puntu bilduta zilarra eskuratu duen taldeari.
Israelgo taldeak osatu du podiuma, 53,350 puntu jasota, Alejandra Queredak entrenatzen duen taldeak baino 4,300 gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Angela Vilariño, Europako Mendiko Txapelketako balantzean: “Eskerrak eman, soilik hori”
“Babesa izan behar duzu”, nabarmendu du, hunkituta, pilotuak, asteartean.
Sinnerrek titulua berretsi du Wimbledonen
Tenislari italiarrak lau setetan irabazi dio Alexander Zverevi finalean, 6-7 (7), 7-6 (2), 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin, bigarrenez jarraian Londresen garaile bihurtzeko. Bere bosgarren Gand Slama da.
Vicent Terrier eta Alicia Gutierrez gailendu dira Gasteizko Ironmanean
Vincent Terrier frantziarra izan da azkarrena Gasteizko Ironmanean. Igeri hirugarrena izan eta gero, bizikleta gainean jarri da lider. Emakumezkoetan, berriz, Alicia Gutierrez nagusitu da eta Mikel Garmendia lehen euskalduna izan da helmugan. Zortzigarren lekuan heldu da.
Basque Teameko Kai Odriozola surflariak hirugarren postua eskuratu du Qualifying Serieetako Lacanau Pron
Bere anaia Hansek, Europako sailkapeneko liderrak, irabazi du txapelketa.
Pau Etxaniz palistari Joko Olinpikoetan irabazitako domina lapurtu diote
Duela egun batzuk, lapurrek kirolariaren kotxean sartu ziren eta eserlekuetako baten azpian utzita zuen domina eraman zuten.
Linda Noskovak ez dio aukerarik eman Muchovari eta Wimbledon irabazi du
Noskova Wimbledoneko txapeldun gazteena da Petra Kvitova herrikideaz geroztik, 2011n, eta hirugarren txekiarra azken lau urteetan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Amundi Evian Championshipean
75 kolperekin amaitu duen bigarren jardunaldi baten ostean, guztira 147rekin, ezin izan du lehenengo jardunaldiko jokoa hobetu.
Carlota Cigandak lehen postuetaik urrun amaitu du Aumundi Evian Championshiparen inaugurazio jardunaldian
Nafarrak 72 kolperekin (+1) osatu du jardunaldia eta 69. postuan bukatu du. Aki Iwai japoniarrak 63 kolpeko txanda perfektua egin du (-8) lehen postuan amaitzeko, bigarren Perrine Delacour frantziarra da 65 kolperekin (-6), hirugarren sailkatua den Hee Im Jin korearrak baino bat gutxiago (-5).
Pou anaien zortzigarren espedizioa Andeetako Cordillera Blancara
Abentura ez da ondo hasi, izan ere, Eneko, anaia zaharrena, 15 egunez egon da ohean gaixorik bronkitis batekin. Behin sendatuta, 5.350 metroko altuera duen Ichic Ultan gailurra egin dute.
Gasteizko Ironmanak 3.000 atleta inguru bilduko ditu igande honetan Arabako hiriburuan
Gasteizko Villa Suso Jauregiak hartu du gaur goizean aurkezpena. Proba 07:00etan abiatuko da, Uribarriko urtegian, eta Plaza Berrian amaituko da. Lasterketa beste lau urterako ziurtatu dute.