Neguko Olinpiar Jokoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manex Salsamendi ez da iraupen-eskiko esprint klasikoko final-laurdenetarako sailkatu

Kalifikazio-proban 48. postuan geratu da, 3:25:48 minutuko marka eginda, sailkapenetik zazpi segundora.
Johannes Hoesflot Klaebo eta Erik Valnes, Olinpiar Jokoetan.

Johannes Hoesflot Klaebo norvegiarrak irabazi du proba. Argazkia: EFE. 

Manex Salsamendik, Brasilekin lehian, ez du Neguko Olinpiar Jokoetako iraupen-eskiko esprint klasikoko final-laurdenetan parte hartuko, kalifikazio proban 48. geratu ostean, 3:25:48ko markarekin. Txapelketan aurrera egiteko txartela eskuratu duen azken eskiatzaileak, Johan Haeggstroem norvegiarrak, 3:18:87 minutu behar izan ditu. 

Eguerdian jokatutako finalean, Johannes Hoesflot Klaebo norvegiarra izan da nagusi (03:39:74). Zilarra Ben Ogden estatubatuarrak irabazi du (03:40:61), eta brontzezko domina, berriz, Oskar Opstad Vike norvegiarrak (03:46:55).

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X