JUDOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ariane Torok zilarrezko domina eskuratu du Parisko Grand Slamean

Ariane Toro Soler nafarrak zilarrezko domina irabazi du Parisko Grand Slamean, 52 kilotik beherako kategorian, finalean Krasniqi kosovarraren aurka galduta.

ariane_toro_uta_abe_españa_japon_judo_juegosolimpicos_paris2024_EFE

Ariane Toro Soler. Argazkia: EITBko artxiboa

Ariane Toro Soler (-52 kg) nafarrak zilarrezko domina lortu du Parisko Grand Slamean, finalean Distria Krasniqi kosovarraren aurka galduta.

Arianek Mascha Ballhaus alemana garaitu du finalerdietan, eta, horri esker, finalera sailkatu da. Krasniqik urrea lortu zuen Tokioko 2020ko Jokoetan eta  zilarra Parisko 2024koetan, bigarren geratu zen iaz Budapesten, Munduko Txapelketan, eta munduko rankingeko lehen postuan dago.

Judoka nafarrak ez du final erraza izan. Borrokaren hasiera oso oldarkorra izan da eta 30 segundo bete baino lehen lortu du Krasniqik ippona.

Parisen zilarra irabazteaz gain, Ariane munduko rankingeko 7. postuan jarri da. Parisko Grand Slama nazioartean, Olinpiar Jokoen, Munduko Txapelketen eta World Mastersen ostean dagoen lehiaketarik garrantzitsuena da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X