Oier Ibarretxe boxeolariak brontzea lortu du BOXAM International txapelketan
Galdakaoko boxeolariak brontzezko domina eskuratu du bere kategorian, hiru borrokaldi egin ondoren: lehena Belgikako ordezkariaren aurka, bigarrena Kanadakoaren aurka eta hirugarrena, finalerdietan, Ukrainakoaren kontra.
Oier Ibarretxe Basque Team Fundazioaren beka duen boxeolariak hirugarren postua eskuratu du BOXAM International Tournament txapelketan, La Nucian (Alacant). Gizonezkoen eta emakumezkoen elite mailako kategoriak biltzen ditu, eta 20 herrialde baino gehiagoko 300 boxeolarik eman dute izena bertan.
Oierrek brontzea lortu du bere kategorian, hiru borrokaldi egin ondoren: lehena Belgikako ordezkariaren aurka, bigarrena Kanadakoaren aurka eta hirugarrena, finalerdietan, Ukrainakoaren kontra.
Galdakaoko boxeolariak Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan egin zuen debuta Bazarbay Mukhammedsabyr Kazakhstango boxeolari famatuari aurre eginez. Ikasketa ona izan zen bere mailako boxeolari onenetako bati aurre egin behar izatea. Iaz, berriz, Liverpooleko Elite Mailako Munduko Txapelketan lehiatu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.
Oier Ibarretxek garaipenarekin debutatu du
Oier Ibarretxe boxeolariak garaipenarekin debutatu du profesionaletan, Marouane Nmili puntuetara garaituz. Borroka parekatua izan da, baina Galdakaokoaren ezkerkada indartsuek garaipena eman diote
Jokin Garciak Europako Zilarrezko Txapelketa bereganatu du Gianluca Ceglia garaituta
Jokin Garcia boxeolari bilbotarra Europako Zilarrezko txapelduna da Gianluca Ceglia puntuetara garaitu ostean. Italiarra beteranoa izan arren, Jokinek hasieratik agindu du eta, begi azpian zauri txiki bat jasan arren, garaipenarekin atera da.
DeChambeauk irabazi du Singapurko LIV txapelketa, eta Rahm bosgarren izan da
Jon Rahmek bosgarren amaitu du Singapurko LIV txapelketa, duela astebete Hong Kongen lortutako garaipena errepikatu ezinda. Bryson DeChambeau estatubatuarra nagusitu da, Richard T. Lee kanadarrarekin berdinketa hautsita.