Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Joko Paralinpikoetan irailaren 4an, asteazkena
MAHAI-TENISA:
Ander Cepas Basque Teameko kirolariak finalerdietarako txartela eskuratu du, final-laurdenetan Ivan Mai 3-0 menderatuta. Gipuzkoarra 11-3 nagusitu da lehenengo setean, 12-10 bigarrenean eta 11-7 hirugarrenean.
IGERIKETA:
Nahia Zudaire, Ivan Salguero eta Iñigo Llopis igerilariek diploma lortu dute. Arratsaldean izandako finaletan, Zudaire zazpigarren sailkatu da 400 metro libreetan, S8an, Salguerok zortzigarren postua eskuratu du 100 metro libreetan, S12an, eta Llopis zortzigarren izan da 400 metro libreetan, S8an.
TXIRRINDULARITZA:
Heidi Gaugain lapurtarrak zilarrezko domina irabazi du C5 kategoriako erlojupekoan. 20:26.84ko denbora eginda, bigarren izan da, Sara Storey britainiarraren atzetik, 4,69 segundora.
Euskal Herrian bizi diren eta, hurrenez hurren, Espainiako selekzioarekin eta Frantziako selekzioarekin aritzen diren Eduardo Santas eta Dorian Foulon txirrindulariek zilarrezko domina (Santasek) eta brontzezko domina (Foulonek) irabazi dituzte. Hain zuzen ere, Nafarroan bizi den eta Espainiarekin aritzen den Santasek C3an bigarren postua lortu du, eta Foulon (Lapurdin bizi da) Frantziako selekzioarekin dabil, eta C5ean erdietsi du hirugarren tokia.
GURPIL-AULKIKO SASKIBALOIA:
Asier Garcia Basque Teameko jokalariak galdu egin du Espainiako selekzioarekin Australiaren kontra jokatutako partida (74-78), eta bosgarren zein seigarren izateko aukera gabe geratu da. Beraz, zazpigarren eta zortzigarren postuak eskuratzeko lehia jokatu beharko du Espainiak.
Bestalde, Agurtzane Egiluzek, Naiara Rodriguezek, Laura Ugartek eta Beatriz Zudairek bosgarren postua izango dute helburu, gurpildun aulkiko saskibaloiko lehiaketan; izan ere, lau euskal jokalariak Espainiako selekzioan dabiltza, eta Espainiak, final laurdenetan, galdu egin du, Herbehereen aurka, 61-43. Zudairek hamabi puntu sartu ditu, Egiluzek bi, eta Rodriguez hogei minutuz izan da kantxan. Hala, Espainiak ezin izango du dominen lehian, eta bosgarren tokia eskuratzen saiatuko da.
TIROA:
Fernando Michelena finalerako txartelik gabe geratu da R9 kategoriako 22 kalibreko errifleko 50 metroko proban. Donostiarra hamargarren izan da, 620,7ko puntuazioarekin. Finalerako txartela ematen zuen zortzigarren postutik 0,7 puntura geratu da.
ARKU TIROA
Arku tiroan, final zortzirenetan, banakako kanporaketan, arku errekurbatuko Open txapelketan, Guillaume Toucoullet lapurtarra at gelditu da, Hector Julio Ramirez kolonbiarrak mendean hartuta. Kanporaketa bosgarren setean erabaki da; horretan, Toucoullet 26-28 gailendu da, eta, horrenbestez, final-laurdenetarako sailkatzeko behar zituen bi puntuak eskuratu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Inpaktu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du kanoen modalitateko finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadezek Moto 3 kateorian hartuko du parte hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du saltoa Munduko Txapelketara. Supersport 300an, gainera, 2025an txapelduna izan zen. Efren Vazquez pilotu oiharen laguntza du, berarentzat oso gertukoa dena.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.
Maialen Chourraut eta Pau Echaniz, Oklahomako Munduko Txapelketako kayak finalera
Chourrautek jaitsiera garbia egin du, penalizaziorik gabe, eta seigarren izan da. Munduko txapelketa batean seigarren finala jokatuko dut lasartearrak. Bestalde, Echaniz zazpigarren izan da finalerdian, eta bere bigarren finala du.
Pou anaiek Alpamayo mendia igo dute, Perun
5.947 metro ditu, eta mendi ospetsua denez, espedizio ugari egiten dira egunero helburu berarekin. Horregatik, Ikerrek eta Enekok igoera gaueko hamaiketan hastea erabaki zuten, beste eskalatzaileak igotzen hasi aurretik.
Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan
Alex Segurak eta Oier Diazek agur esan diote lehiari.
LIV Golf azken txanpan sartuko da, eta Rahm txapeldun izan daiteke hirugarren urtez jarraian
Barrikako golflariak, sailkapen nagusian 928,5 punturekin dabil. Garaipena behar du Erresuma Batuko Irekian hirugarren koroa lortzeko, eta, era berean, Bryson DeChambeau estatubatuarra 644,4 punturekin dabil.
Chourraut eta Echaniz Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalerdirako sailkatu dira
Leire Goñik, aldiz, agur esan dio banakako txapelketari, 46. postuan sailkatu baita. Lehenengo hogeita hamarrak sailkatu dira finalaurrekorako.
Mikel Arrasate, distantzia erdiko Europako triatloi txapelduna: “Oso pozik eta ezin sinetsita nago, amets bat da"
Mikel Arrasate Lekeitioko triatletak distantzia erdiko Europako txapelketa bereganatu zuen igandean. Haren esanetan, "lagun, senide eta neska-lagunarekin partekatzea izan da bereziena". Era berean, Arrasatek uste du oso garrantzitsua dela "egunero lantzen eta hobetzen duzunaz gozatzea".