Skateboarding-a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alain Kortabitartek Parisko Jokoetarako txartela lortu du

Peio Gonzalezek aukerekin jarraitzen du, baina aurkari zuzenek larunbat honetan egingo dutenaren menpe dago.
ALAIN KORTABITARTE OLINPIAR JOKOAK
18:00 - 20:00
Alain Kortabitarte Olinpiar Jokoetarako sailkatu da

Alain Kortabitarte Basque Teameko skaterrak bere lehen Olinpiar Jokoetarako txartela lortu du, park modalitatean. Egun hauetan Budapesten jokatzen ari den sailkapen proban lortu du txartela.

Gipuzkoarra finalerdietara pasa zen Txinako hitzorduan, 45.726 puntu lortuz. Lehen faseko 3.125 puntuekin batera, Jokoetarako sailkatzea lortu du, Budapesteko proban sailkatze txanda gainditu ez arren.

Hungarian, Kortabitarte erori egin da eta ez du bere lehen bi txandetako bat ere osatu. 21. postuan amaitu du eta ez da finalaurrekoetara iritsi (16 onenak sailkatzen dira), nahiz eta jardunaldia sailkapen olinpikoarekin amaitu.

Bestalde, Peio Gonzalez Sopelako skaterrak txartela lortzeko aukerak ditu oraindik, baina aurkarien emaitzen menpe dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X