Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahm ia aukerarik gabe geratu da AEBko Irekian

Jon Rahm kaskar ibili da hirugarren jardunaldian. Barrikakoa Rickie Fowler eta Wyndham Clark liderrekiko 12 puntura dago txapelketa amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean.
Jon Rahm
Jon Rahm, AEBko Irekiko 3. jardunaldian. Argazkia: EFE

Jon Rahm AEBko Irekia irabazteko ia aukerarik gabe geratu da txapelketako hirugarren jardunaldiaren ostean. Barrikakoa ez da ondo ibili The Los Angeles Country Club zelaian; ondorioz, Rickie Fowler eta Wyndham Clark liderrekiko oso urrun dago, jardunaldi bakarra falta denean.

Barrikakoak (Bizkaia) ez du hobetu hirugarren jardunaldian aurreko bi egunetan egindakoa. Bi birdie egin ditu lehen bederatzi zuloetan eta bi bogey hurrengo bederatzietan. Azkenean, +2ko txartelarekin amaitu du eguna, eta liderrekiko 12 kolpera dago sailkapenean.

Rickie Fowlerrek lidertzari eutsi dio, baina sailkapen nagusiko lehen postuan berdinduta dago Wyndham Clarkekin. Kolpe bakarrera dago Rory McIlroy (-9) eta hirura aurkitzen da Scottie Scheffler (-7).

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X