Adrian Otaeguik bigarren postuan amaitu du KLM Open txapelketa, Herbehereetan
Adrian Otaegui golf jokalari donostiarrak bigarren postuan amaitu du KLM Open txapelketa, Herbehereetan, igandean. Txapelketa ostegunean hasi zen, eta igandean amaitu, lau jardunaldi jokatuta.
Txapelketa DP World Tourrekoa da, eta Otaeguik, guztira, parraz azpiko 11 kolpe egin ditu; azken egunean, -2ko txartela eman du. Aurreko hiru egunetan, gipuzkoarrak 67, 71 eta 69 kolpe behar izan zituen zulo guztiak betetzeko, eta azken jardunaldian, ordea, 70.
Horrenbestez, bigarren tokian amaitu du Otaeguik, lan bikaina eginda. Pablo Larrazabal bartzelonarra gailendu da, Otaeguik baino bi kolpe gutxiago baliatuta.
Txapelketa horretan bertan, Michael Lorenzo-Vera baionarra hamabigarren sailkatu da, parraz azpiko sei kolpe eginda.