Kirol eskalada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carreterok eta Linacisorok ez dute aurrera egin Europako Txapelketan

Eneko Carretero eta Mikel Linacisoro euskal eskalatzaileek ezin izan dute finalerdietarako txartela lortu. Ez dute sailkatze fasea gainditu.
Mikel Linacisoro
Mikel Linacisoro, eskalatzailea. Argazkia: EITB Media

Eneko Carretero eta Mikel Linacisoro euskal eskalatzaileek ezin izan dute aurrera egin kirol eskaladako Europako Txapelketan. Biak ala biak kanpoan geratu dira sailkatze fasean.

Sailkapen nagusiko lehen hogei eskalatzaileak sailkatu dira finalerdietara. Carretero zumaiarrak 45. postuan amaitu du. Bestalde, Linacisoro bergararra 47. izan da.

Linacisoo Basque Teameko eskalatzaileak adierazi duenez, ez da sasoi onean iritsi Europako Txapelketa honetara, batez ere sokekin entrenatzen ibili delako, eta ez dago pozik egin duenarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X