Finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txuri Urdin, Erreginaren Kopako txapeldun

Donostiarrak Majadahonda taldeari gailendu zaizkio final handian 3-6, duela aste batzuk historian lehen aldiz Liga ere irabazi ostean.
18:00 - 20:00
Irune Refojos: ''Orain, ospatzera''

Txuri Urdinek Erreginaren Kopa irabazi du, historian lehen aldiz, Majadahona talde indartsuaren aurkako finala irauli ostean. 3 eta 6 gailendu dira donostiarrak (2-0, 0-2 eta 1-5) Jakan jokatutako finalean.

Duela aste batzuk, Ligako titulua ere estreinakoz irabazi dute donostiarrek, orduan ere Majadahondari gailenduta.

Hala ere, neurketa aldapan gora jarri zaie lehenengo zatian. Majadahonda 2 eta 0 aurreratu da lehen 20 minutuen ostean, baina donostiarrek ez dute amore eman eta azkenean garaile atera dira.

Haizea Fernandez, Leticia Abrisqueta (2), Cecilia Lopez (2) eta Maria Serna izan dira gipuzkoarren golegileak. Laura Lopez madrildarren atezainak lan bikaina egin du, baina ez da Txuriren erasoak gelditzeko gai izan.

Majadahondaren golak Elena Ramosek, Marta Martinek eta Sara Danielssonek egin dituzte. Majadahondak bere hamaikagarren Kopa irabazi nahi zuen, azken laurak jarraian irabazi ditu, baina Txuri Urdin askoz gehiago izan da finalean.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X