Zazpigarren egin eta diploma olinpikoa lortu du Lucas Egibarrek, finaletik kanpo geratu ostean
Lucas Eguibar zen Beijingeko Jokoetan podiumera igotzeko faboritoa, Sotxin (2014) diploma irabazi eta Pyeongchangen (2018) final zortzirenak gainditzeko aukera barik geratu ondoren. Gaur, ordea, egun zaila izan du, eta ezin izan du hainbeste desiratutako olinpiar domina hori irabazi.
Sailkatze txandan oso irteera ona egin du Lucasek, baina bigarren partzialetik igarotzean denbora erreferentziazko kronotik +0.98ra arte joan zaiola ikusi du. Bosgarren bihurgune beldurgarriari oso ondo aurre egin dion arren, ez du sailkapen txandan marka ona egin, 1:18.73 (+2.44), eta 17. amaitu du. Lehenengo 16ak zuzenean pasatzen ziren lasterketara. Lucasek sailkapenaren bigarren txanda egin behar izan du beraz; Haemmerle, Grondin eta Noerl bezalako faborito nagusiak, berriz, erosoago pasa dira lasterketara.
Bigarren sailkapen-txandako irteera ez da ona izan, eta 1.19.93an geratu du erlojupekoa. Lucas 21. izan da sailkapenean, eta, ondorioz, oso koadro zailetan parekatuta geratu da, lasterketarako gainerako faborito nagusiekin batera.
Final-zortzirenetan hirukote itzela zuen zain: Martin Noerl eta Paul Berg alemaniarrak eta Jarryd Hughes australiarra. Noerl Munduko Kopako liderra da hiru garaipenekin orain arte egin dituen bost probetan, eta Hughesek zilarrezko domina irabazi zuen Pyeongchangen. Lucasek erreakzio-denborarik onena izan du eta eutsi egin dio, txandako goofy bakarra izan arren. Gentingeko Snow Parkeko zirkuituan bada aldea ezker oina aurrean dutela doazen "riders"-en ('regulars' izenez ezagutzen direnak, trazadurak mesede egiten dienak) eta Eguibar bezala goofyak direnen artean. Pistak ematen dizkion ontasun gutxiak gorabehera, Lucasek jaitsiera oso argia egin du eta bikain kokatu da. Azkenean, azken txanpan sartu du taula, bigarren izateko eta aurrera jarraitzeko Noerl alemaniarrarekin batera.
Final-zortzirenetako borroka zaila izan bada, final-laurdenetakoa ere oso gohorra izan da. Alessandro Haemmerle austriarra, Munduko Kopako sailkapen nagusiko bigarrena eta egungo Munduko txapeldunordea, eta Mick Dierdorff estatubatuarra izan ditu aurrez aurre. Lucasek, Mati Szull bere fisioterapeuta eta konfiantzazko gizonarekin eta Marco Mihic bere skimanarekin batera, bere burua mentalizatu behar izan du zetorkionerako. Final-laurdenetan zortea lagun izan du Eguibarrek. Donostiarrak huts egin du irteeran eta oso atzean geratu da, baina zoriak nahi izan du Noerl eta Dierdorffek erorikoa izatea eta Lucasek hori aprobetxatu du bidean lasaitasunez aurrera egiteko eta trankil helmugara iristeko.
Finalerdiak eta final txikia
Hala ere, gainditu beharreko hurrengo urratsak, finalerdiek, beste erronka handi bat ekarri diote. Eguibarrek aurkari handiak izan ditu berriz ere: Haemmerle austriarra eta Merlin Surget eta Eliot Grondin gazteak. Azken honek denborarik onena egin du gaurko sailkapenean eta Lucasek 2021ean irabazitako Munduko Txapelketan brontzea lortu zuen. Basque Teamekoak ere ez du irteera ona egin oraingoan eta oso atzean geratu da txandaren hasieratik. Snowboardlari gipuzkoarrak ezin izan du galdutako denbora berreskuratu eta aurkariak urruntzen ikusi ditu. Trazaduraren azken zatian zutik jarri da, borrokatzeari uzteko, bere aukerak agortuta ikusi dituenean.
Kontsolazio finalean edo "small finalean" metal olinpikoa lortu ez izanaren arantzatxoa nolabait ateratzeko aukera geratzen zitzaion Lucasi, baina horretan ere ez du zortea lagun izan donostiarrak. Tommaso Leoni italiarra erori egin da, Lucas ukitu eta lurrera bota du. Eguibarrek hirugarren postuan amaitu du txanda. Zazpigarren izan da Beijingeko borroka olinpikoan, 2014ko Sotxiko Jokoetan gertatu bezala.
Urrea, Haemmerlerentzat
Finisheko argazkiarekin erabaki den final handian, Alessandro Haemmerle austriarrak irabazi du urrea, Eliot Grondin kanadarrak zilarra eta Omar Visintin italiarrak brontzea.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Carmen Adarraga Saria, Marian Azpirozentzat
Marian Azpirozek jaso du 2026ko Carmen Adarraga Saria surfean izan duen ibilbide oparoarengatik. Pukas marka ezagunaren sortzaileetako bat izateaz gain, 70. Hamarkadan surfaren profesionalizazioan lan handia egindakoa da.
Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.