Ez da astelehenean hasiko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haizeak bertan behera utzi du Punta Galea Challengeko olatu handien hasiera

Mendebaleko haizea iragarrita dago eta olatuen maila eta altuera ezin da bermatu.
2020. urteko edizioko argazkia
2020. urteko edizioko argazkia

Getxoko olatu handien Laboral Kutxa Punta Galea Challenge lehiaketa ez da astelehenean hasiko antolatzaileek ostiralean iragarri zuten bezala.

Txapelketa hau Europan dagoen olatu handien ekitaldi zaharrena da eta arduradunek egora aproposak ez daudenez ez dela datorren astean hasiko esan dute.

Beraz, XV. edizioaren garapena momentuz bertan behera geratzen da haizearen erruz. Iragarpenetan agertu den mendebaldeko haizeak ezinezkoa egiten du eta olatuen maila eta altuera ez du bermatzen.

Parte berri bat eman daiteke datorren astean denborale bat oso gertu omen da dago eta.

Aurten 20.500 euro izango dira sarietan, inoiz izan den diru kopururik handiena.

Parte-hartzaileen artean azken irabazlea, Lucas Chianca, izatea espero da eta baita izen handiko beste asko; Alex Botelho, Antonio Laureano, Pierre Rollet, Nic Lamb eta Twiggy Baker, tartean.

Euskal ordezkaritza goi-mailakoa izatea  espero da Natxo Gonzalez, Aritz Aranburu eta Tito Ortegarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X