Euskal kirolarien probak eta egutegia
Beijing 2022 Neguko Olinpiar jokoak ostiralean, otsailak 4, abiatu dira, 13:00etan (Euskadiko ordua) egindako hasiera ekitaldiarekin. Imanol Rojo (iraupen eskia), eta Adur Etxezarreta eta Manex Salsamendi (eski alpinoa) kirolariek igandean, otsailak 6, ekingo diote lehiaketari. Lucas Eguibarrek (snowboard), berriz, otsailaren 10ean, ostegunean, egingo du debuta.
LUCAS EGUIBAR
Donostia, 1994-02-09
Kirola: Snowboard
Egungo munduko txapelduna gurasoen eskutik hasi zen eskiatzen, 2 urte zituela, eta 5 urterekin eski alpinoan lehiatzeari ekin zion. Prestatzen ari zen bitartean, snowboarda gustuko zuenaz konturatu zen eta 7 urterekin kirol horretan saiatzea erabaki zuen. Ama izan zuen irakasle. 15 urte bete arte eskiarekin jarraitu zuen, baina orduan Espainiako snowboard txapelketetara aurkeztu zen eta oso emaitza onak lortu zituen.
2012an Europako zirkuitua irabazi zuen eta 2013an Munduko Kopan lehenengo podiuma lortu zuen, Arosako estazioan, Suitzan, hirugarren bukatuta. Munduko txapelduna ere izan zen junior mailan, Turkian.
Sotxi, berriz, zazpigarren egin zuen.
2015ean snowboardeko Munduko Kopako txapeldun izan zen. Bi urte geroago, 2017ko Sierra Nevadako Munduko txapelketan zilarezko bi domina irabazi zituen snowboardcrossean; bat banaka eta bestea taldeka.
2020an, koronabirusaren pandemiak bere denboraldia murriztu duen arren, Lucas
Eguibarrek Sierra Nevadako Munduko Kopa irabazi zuen. Hala ere, onena iristear zegoen. Lucasek loria lortu zuen 2021eko otsailean Idre Fjälleko (Suedia) Munduko Txapelketan, foto-finisharekin erabakitako emozioz beteriko finala irabazita.
Eguibar 2022ko Beijingeko Jokoetan podiumera igotzeko faboritoetako bat da.
Egutegia
Otsailak 10: Snowboardcross, sailkapena eta finalak
IMANOL ROJO
Tolosa, 1990-11-30
Kirola: Iraupen-eskia
Imanolek, 5 urte zituela, bere anaia zaharrarekin, gaur egun bere teknikaria den
Iosebarekin hasi zen eskiatzen eta harrezkeroztik ez da eskietatik jaitsi. 11 urterekin Uzturre Elkartearekin lehiatzen hasi zen eta 15 urte izan arte jasotako emaitzei esker estatuko taldean sartu zen 2005ean.
Nazioarteko hainbat txapelketetan aritu da, Europako txapelketetan, Munduko Kopetan, Munduko txapelketetan eta garrantzitsuenaK: 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetan, Errusian, eta 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan, Hego Korean. Errusian eskiatloian (50. postua), 1,4km sprint proban (60. postua), 15 kilometro estilo klasikoko proban (50. postua) eta 50 kilometroko mass start proban (33. postua) hartu zuen parte.
Korean eskiatloian (49. postua), estilo libreko 15 kilometrokoan (62. postua), 50 kilometroko mass start proban (35. postua) eta taldekako proban (19. postua) lehiatu zen.
Egutegia
Otsailak 6: Eskiatloia 15km + 15km
Otsailak 11: 15km estilo klasikoan
Otsailak 19: 50km estilo librean, masan egindako irteeran
ADUR ETXEZARRETA
Donostia, 1996-01-27
Kirola: Eski alpinoa
Nahiz eta Donostian jaio, Nafarroako Areso herritartzat dauka bere burua, eta han bizi izan da bere bizitzaren zatirik handienean.
Trial azkarrean espezialista da 2012ko urtarriletik, Etxezarretak 2017ko abenduaren 21ean egin zuen debuta Europako Kopan.
Urte hasiera historikoa egitetik dator. 2022ko urtarrilaren 14an, bere lehen podiuma lortu zuen Europako Kopan (2. mailakoa), jaitsieran, Tarvision, 1:47.71ko denbora eginda 3300 metro korritzeko. Modalitate honetan domina bat erdietsi duen lehena da estatu mailan.
Egutegia
Otsailak 6: Jaitsiera
Otsailak 8: Super erraldoia
Otsailak 11: 15km estilo klasikoan
Otsailak 19: 50km estilo librean, masan egindako irteeran
MANEX SALSAMENDI
Río Branco (Brasil), 2002-07-24
Kirola: Iraupen-eskia
Manex Salsamendi Silva Brasilgo iparraldean jaio zen eta zortzi urterekin iritsi zen Isabara. Han ezagutu zuen iraupen eskia eta praktikatzen hasi zen Aitor Salsamendi bere aitarekin.
Pirineos de Roncal klubeko diziplinan hezia, iraupeneko eskiatzaile gisa, bere kirol ibilbideko lehen zita olinpikoari ekingo dio 19 urterekin.
Egutegia
Otsailak 6: Eskiatloia 15km +15km
Otsailak 8: Esprint estilo librea, sailkapen txanda eta finalak
Otsailak 11: 15km estilo klasikoan
Otsailak 19: 50 km estilo librean, masan egindako irteeran
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Carmen Adarraga Saria, Marian Azpirozentzat
Marian Azpirozek jaso du 2026ko Carmen Adarraga Saria surfean izan duen ibilbide oparoarengatik. Pukas marka ezagunaren sortzaileetako bat izateaz gain, 70. Hamarkadan surfaren profesionalizazioan lan handia egindakoa da.
Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.