Lucas Eguibarrek brontzea irabazi du Cerviniako Munduko Kopan
Lucas Eguibar egungo munduko txapelduna protagonista izan da berriro Munduko Kopan, Cervinia, Italian, jokatutako proban hirugarren eginda.
Donostiarrak argi utzi du zergatik dagoen kiniela guztietan. Aosta Haraneko pistan markatutako zirkuituan sendo irristatu da. Ostiralean onena izan zen sailkapen txandan eta larunbat honetan azkarrena izan da final-zortzirenetan zein final-laurdenetan. Final-zortzirenetan aurrera egin du Kalle Koblet suitzarrarekin batera, Basque Teameko Alvaro Romero eta Alex Debold estatubatuarrak gaindituta. Final-laurdenetan Alessandro Haemmerle ahalguztiduna, Koblet eta Filippo Ferrari italiarra baino azkarragoa izan da.
Finalerdia
Finalaren atarikoa ez da ona izan, Lucas laugarren postuan geratu baita. Hala ere, uirduritasuna kontrolpean izaten jakin du, eta, aipatzeko moduko pazientziaz, aurkarien akats baten zain geratu da. Haemmerle austriarrak eta Yoshiki Takahara japoniarrak talka egin dute, eta lurrera joan dira. Lucasek hori aprobetxatu du bigarren postura aurrera egiteko.
Finala
Final handian Jakob Dusek austriarra eta Eliot Grondin kanadarra izan dira onenak. Lucas Eguibarrek zapore osoa gozoa duen brontzearekin konformatu behar izan du. Hirugarren postu horri esker podiumera itzuli da 'Luki', Munduko Txapelketako urrearen eta Reiteralmeko Munduko Kopako zilarraren ondoren, ia urte bat beranduago.
"Pozik eta hunkituta"
"Oso pozik nago, hunkituta, oso uda luzea izan da bizkarreko arazoekin, kirola uztea ere pentsatu nuen, hobera egiten ez nuelako. Baina hemen gaude berriro eta oso pozik nago. Garaipenak ihes egin digu egin ditudan akatsengatik, baina lanean jarraitu behar dugu. Orain Gabonak gozatzea eta indartsuago itzultzera", adierazi du Lucas Eguibarrek.
Hurrengo helburua
Eguberrietako etenaldiaren ondoren, emozioz beteriko denboraldia izango du zain, Munduko Kopako sailkapen nagusiko Kristalezko Globoa jokoan dagoela, baina baita otsailean jokatuko diren Beijingeko Jokoetan domina lortzeko hautagaietako bat izatearen presioarekin ere.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Carmen Adarraga Saria, Marian Azpirozentzat
Marian Azpirozek jaso du 2026ko Carmen Adarraga Saria surfean izan duen ibilbide oparoarengatik. Pukas marka ezagunaren sortzaileetako bat izateaz gain, 70. Hamarkadan surfaren profesionalizazioan lan handia egindakoa da.
Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.