Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Rahmek munduko sailkapeneko lehen postuan amaituko du 2021. urtea

Barrikako (Bizkaia) golf-jokalariak bermatuta du urtea munduko sailkapeneko lehen postuan amaitzea, bigarren den Collin Morikawa bosgarren amaitu baitu Hero World Challenge torneoa.
Jon Rahm
Jon Rahm, Espainiako Irekian. Argazkia: EFE

Jon Rahmek munduko golf sailkapeneko lehen postuan amaituko du 2021. urtea, bigarren den Collin Morikawa estatubatuarra bosgarren izan baita Hero World Challenge torneoan.

Morikawak lidergoan ekin zion Bahametan jokatu zen txapelketako azken egunari, baina ez zuen jardunaldi ona osatu, eta bosgarren postuan amaitu zuen.

Ondorioz, Rahmek bermatuta du urtea lehen postuan amaitzea, 9.4672 puntuko batezbestekoarekin, eta Morikawa bigarren dago 8.8001 punturekin. Momentuz, Dustin Johnson da hirugarren, 7.6181 punturekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X