Nadia Erostarbek aurrera egin du bigarren aukerako fasean
Astearte arratsaldeko atseden tartearen ostean, atzo arratsaldean lehiaketan berriro murgiltzeko txanda izan dute gure surflariek El Salvadorreko Munduko Txapelketan. Denbora izan dute hausnartzeko eta baita lehiari geratzen zaiona prestatzeko ere. Euskal kirolarien egoerak ezberdinak dira Munduko Txapelketa honetan.
Euren artean ondoen kokatuta dago, zalantzarik gabe, Aritz Aranburu. Laugarren kanporaketarako sailkatuta da zarauztarra, Munduko txapelketako 16 surflari onenen artean. Horrek esan nahi du beste txanda bat gaindituz gero, Tokiorako txartela gero eta hurbilago izango lukeela Basque Teameko surflari beteranoak.
Bidea berriz askoz luzeago eta korapilatsuagoa dute Nadia Erostarbek, Ariane Ochoak, Leticia Canalesek eta Andy Crierrek.
Criere eta Erostarbe bigarren aukerako txapelketaren bigarren kanporaketan lehiatu dira, errepeska delakoan. Bide berdinetik ariko dira Ochoa eta Canales, baina eurak 4. errondan hasiko dira lehian, errepeskaren 10 txandei bidearen zatitxo bat kenduta.
Nadia Erostarbek irabazi du egunean jokatu duen lehen txanda. 5.83ko olatu batek eta 4.33ko beste batek 10.16 puntu eman dizkiote, aurrealdean jartzeko. Advah Bar Sade israeldarrarekin batera sailkatu da errepeskako hirugarren faserako. Bertan, Nadia ere taldeko lehena izan da. Etengabe olatuak hartzen aritu da pasea ziurtatzeko, eta guztira 6.16 puntu eskuratu ditu.
Nadiak egin duen bezala, Andy Crierek ere eguneko lehen oztopoa gainditu du. Dwight Pastrana gazte portugaldarra izan da txandako onena eta 9.37rekin Criereren aurretik bukatu du. Basque Teameko surflariak 4.33 eta 4.03ko olatuak pilatu ditu, eta horiek aukera eman diote errepeskako hirugarren fasera joateko. Hala ere, hirugarren kanporaketa horretan kostatu egin zaio olatuak aurkitzea aurkari gogorrak izan dituen txanda batean: Owen Wrigt australiarrak eta Alonso Correa perutarrak ez diete tregoarik eman Criere eta Marco Giorgiri. Itsasoak behera egin du eta Crierek ezin izan du behar zuen 7.90a lortu.
Zure interesekoa izan daiteke
Joseba Attard: “Guretzat ohorea da lehen aldiz ardi-moztaileen munduko txapelketan Euskal Herria ordezkatzea”
Euskal Herriko ardi-moztaile eta artilarien selekzioak lehen aldiz parte hartuko du disziplina honen Munduko Txapelketan. Badira bi aste parte hartzaileak Zeelanda Berrira praktikatzera joan zirenetik. Gaur egin diete ongi etorri ekitaldia eta Joseba Attard taldeburuak bertatik azaldu dizkigu beraien egonaldiaren eta txapelketaren nondik norakoak.
Bihar hasiko da ardi-moztaile eta artilarien Munduko Txapelketa Zeelanda Berrian
Euskal Selekzioa munduko txapelketarik garrantzitsuenean lehiatuko den lehen aldia izango da. Zeelanda Berrian hainbat astez buru-belarri prestatu ondoren, taldeak ilusioz eta anbizioz ekingo dio hitzorduari.
Rahmen adierazpenak, DP World Tourraren aurka, isunen ituna dela eta: "Xantaia egiten ari zaizkigu"
Euskal golflariak uko egin zion ezarritako zigorrak ordaintzeari, eta errekurtsoa aurkeztu zuen.
Oier Ibarretxe boxeolariak, Parisen olinpikoa bera, Bilbon eginen du debuta profesional mailan
Oier Ibarretxek, 2024ko Parisko Jokoetan olinpikoa eta amateur mailan sei aldiz Espainako txapelduna bera, hurrengo martxoaren 14an eginen du debuta profesional mailan, Bilboko Casilla pabilioian, Bassam Laaoula alacantarraren aurka (1-0-1).
Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an
Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.
MotoGPk lehen hiri-lasterketa egingo du 2027an, Adelaiden
Datorren urtetik aurrera, Australiako Sari Nagusia Adelaiden egingo da, ez Phillip Islanden. Lasterketa horrela egiteko akordioa gutxienez 2032ra arte egonen da indarrean.
Arrieta Rodriguez donostiarra 33. sailkatu da bere debut olinpikoan
Gipuzkoarrak 01:46.83ko marka egin du, bi jaitsierak pilatuta, Mikaela Shiffrin txapeldun olinpikoa (01:39.10) 00:07.73ra duela. Camille Rast suitzarrak (01:40.60) eta Anna Swenn Larsson suediarrak (01:40.81) osatu dute podiuma.
Kataluniako zirkuituak 2032raino luzatu du kontratua, eta bi urterik behin lasterketak hartuko ditu
1 Formulak 2026, 2028, 2030 eta 2032 urteetarako dauzka lasterketak aurreikusita Bartzelonan, Spa-Francorchamps zirkuituarekin aldizkatuko duen egutegian.
Klaebok historia egin du Neguko Jokoetan, bederatzigarren urre olinpikoa eskuratuta
29 urteko norvegiarra orain arte urrezko domina gehien lortu dituen kirolaria da, Bjorn Daehlieri, Marit Bjorgeni eta Ole Einar Bjornersi aurrea hartu baitie.
Anthony Kimek irabazi du Adelaideko LIV Golf txapelketa, ezustean, eta Jon Rahm bigarren sailkatu da
Golf jokalari estatubatuarra hamabi urtez izan zen goreneko mailatik kanpo. Adelaiden, txapelketako azken jardunaldian, Rahm eta Bryson DeChambeau menderatu ditu, hirugarren egunaren amaieran bi horiek lehen postuan izan arren, Kim atzetik segika 5 kolpera zutela.