Bat Formula
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamilton, munduko txapeldun bosgarrenez

Pilotu britainiarra laugarren izan da Max Verstappenek irabazi duen Mexikoko Sari Nagusian, eta nahikoa izan du bere bosgarren Mundiala irabazteko.
Lewis Hamilton. Argazkia: EFE
Lewis Hamilton, Mundialeko titulua ospatzen. Argazkia: EFE

Lewis Hamilton (Mercedes) da Bat Formulako 2018ko munduko txapelduna Mexikoko Sari Nagusia laugarren postuan amaitu ostean. Max Verstappenek (Red Bull-TAG Heuer) irabazi du lasterketa Mexikon.

Hamiltonek nahikoa zuen lehen zazpi postuetan sartzearekin eta Rodriguez Anaien Autodromoan laugarren izan denez, bere bosgarren Mundiala irabazi du, txapelketa bukatzeko bi lasterketa falta direnean. Asko sufritu du Hamiltonek lasterketa honetan, baina podiumean sartu ez den arren, titulua eskuratu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X