Rahm eta Otaeguik ondo ekin diote Espainiako Irekiari
Jon Rahm barrikarrak, igandera bitartean jokatuko den Espainiako Irekia irabazteko faborito nagusiak, 67 kolperekin bete du lehen jardunaldiko ibilbidea, hau da, parraz azpitik bost kolpeko txartela aurkeztu du, eta lehen postuan berdindurik dauden Marc Warren (Eskozia) eta Paul Dunne (Irlanda) jokalariengandik kolpe bakarrera dago. Rahmekin batera beste hamar jokalari daude hirugarren tokian parekaturik.
Munduko sailkapenean laugarren den bizkaitarrak birdieak lortu ditu 3., 5., 7. eta 13. zuloetan; 18.ean, gainera, eagle bat lortu du (bi parretik behera). Zenbaki horiekin buruko postuetan kokatu da Europako Zirkuituari dagokion torneoa irabazteko.
"Ez nuen espero gaur jokatu dudan bezala jokatzea", onartu du Rahmek. "Hasierako kolpeak pentsatu baino askoz hobeto eman ditut. Oso gutxitan jotzen zaio driverrarekin hain ondo, eta horrek 7. eta 13. zuloetan oso birdie errazak lortzea ahalbidetu dit. Aprobetxatu beharreko egunak dira, eta horri esker buelta on bat egin ahal izan dut. Ea horren ondo jokatzen jarrai dezakedan", adierazi du.
Bere aldetik, Adrian Otaegui donostiarra ere modu onean aritu da, eta parra azpitik hiru kolpe egin ditu. Horrenbestez, txapelketa eskuratzeko borroka betean jarraitzen du gipuzkoarrak ere, hiru kolpera baititu liderrak.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Carmen Adarraga Saria, Marian Azpirozentzat
Marian Azpirozek jaso du 2026ko Carmen Adarraga Saria surfean izan duen ibilbide oparoarengatik. Pukas marka ezagunaren sortzaileetako bat izateaz gain, 70. Hamarkadan surfaren profesionalizazioan lan handia egindakoa da.
Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.