Munduko Kanoa Eslalon Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Klara Olazabal, bosgarren banakako kanoa finalean

Irungo piraguista 136.60ko denbora egin du. Jessica Fox irabazleak baino 19.74 segundo gehiago behar izan du, 10eko zigorrarekin.
Klara Olazabal / Wikipedia.
Klara Olazabal / Wikipedia.

Klara Olazabalek bosgarren bukatu du banakako kanoa finala (C1) Munduko Kanoa Eslalon Kopan, Augsburgen (Alemania).

Irungo piraguista 136.60ko denbora egin du. Jessica Fox irabazleak baino 19.74 segundo gehiago behar izan du, 10eko zigorrarekin.

Finalerdian, zortzigarren izan da, 130.87ko denborarekin, lau segundoko zigorra jaso ostean.

Joan Crespok eta Samuel Hernanzek, ordea, ez dute gizonezkoen kayak finala (K1) jokatuko. Crespok 13. tokian bukatu du, 101.22ko, denborarekin, 2 segundoko zigorra jasota. Hernanzek 34. bukatu du finalerdia, 158.29ko denborarekin, 54 segundoko zigorra jasota.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X