Alex Txikon Lhotseko tontorrera heldu da
Lemoako alpinistak bere hamargarren ‘zortzimilakoa’ igo du, Lhotseko gailurrera iritsi ondoren. Alex Txikon Egocheagaren, Hamorren eta Colibasanuren atzetik heldu da munduko laugarren mendi garaienaren tontorrera.
Bizkaiko kirolariak Lhotseko gailurretik Euskadiko lankideekin satelite bidez kontaktatu du, gaur 8:25ean. “Aupa, entzun ahal didazue? Bai? Non nagoen? Non egongo naiz ba: Lhotseko tontorrean, ja, ja”, esan du Txikonek pozik.
Ondoren, Lemoakoak igoera nola egin duen azaldu du: “Orain dela 20 minutu heldu naiz gailurrera. Oso gogorra izan da, hotz izugarriarekin, baina hau oso ederra da; jipoiak merezi izan du”.
Alex Txikonek, 45 minutu bere aurretik (7:15 inguru) Jorge Egocheaga Asturiaseko medikua, eta Horia Colibasanu errumaniarra eta Peter Hamor eslobeniarra tontorrera heldu direla adierazi du.
Bizkaitarrak Marco Confortola italiarrari 20 minutu itxarotea, eta ondoren 2. kanpamendura jaistea erabaki du. “Denboraz ondo gabiltza, hemen 12:15 inguru baitira. Hala ere, jaitsierarako ezin naiz gehiegi fidatu”, esan du Txikonek.
Arratiako alpinistak gaur arte bederatzi ‘zortzimilako’ igota zituen: Broad Peak (2003), Makalu (2004), Cho Oyu (2004), Shisha Pagma (2007), Daulaghiri (2008), Manaslu (2008), Annapurna (2010), Gasherbrum I (2011) eta GII (2011). Lhotse, bere hamargarrena bilakatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Chourraut eta Echaniz Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalerdirako sailkatu dira
Leire Goñik, aldiz, agur esan dio banakako txapelketari, 46. postuan sailkatu baita. Lehenengo hogeita hamarrak sailkatu dira finalaurrekorako.
Mikel Arrasate, distantzia erdiko Europako triatloi txapelduna: “Oso pozik eta ezin sinetsita nago, amets bat da"
Mikel Arrasate Lekeitioko triatletak distantzia erdiko Europako txapelketa bereganatu zuen igandean. Haren esanetan, "lagun, senide eta neska-lagunarekin partekatzea izan da bereziena". Era berean, Arrasatek uste du oso garrantzitsua dela "egunero lantzen eta hobetzen duzunaz gozatzea".
Lazkano, Chourraut eta Echaniz Oklahomako Munduko Txapelketako kanporaketetarako sailkatu dira kayak krosean
Miren Lazkano, gainera, laugarren sailkatu da. Bestalde, Maialen Chourraut hamargarren izan da, eta Pau Echaniz 27. tokian helmugaratu da.
Rahm txapelketa nagusirik irabazi gabe geratu da, hirugarren urtez jarraian
Barrikakoak 46. postuan amaitu zuen Erresuma Batuko Irekian; Ryan Fox zeelandaberritarrak eskuratu du lehenengo postua.
Ryan Fox zeelandaberritarrak Erresuma Batuko Irekia irabazi du; Rahmek 46. amaitu du
Barrikako golflaria lehen postutik sei kolpetara zela iritsi da azken ibilbidera.
Julen Gabirondok zazpigarrenez irabazi du Sega Txapelketa nagusia
Julen Gabirondok irabazi du Euskal Herriko sega txapelketa. Ixtubegiko zelaietan, Urnietarra zen faborito eta aurreikuspenak bete ditu. 1334 kilo moztu ditu Gabirondok, Oier Urkolak 1301 kilo eta erdi, eta Mikel Lizartzak 1294 eta erdi. Zazpigarren titulua du Urnietarrak. Aurtengoa baldintza zailetan eskuratu du gainera, belarra lehor baitzegoen euri eskasiak eraginda.
Aviles eta Giralt izan dira onenak Getaria-Zarautz zeharkaldian
54. edizioan, 3.800 lagunek hartu dute parte Getaria-Zarautz zeharkaldian. Emakumeen parte hartzeak gora egin du gainera. Azkarrenak, Santiago Avilés eta Claudia Giralt izan dira. A Coruñakoak 34 minutu eta 58 segundoan amaitu du proba Giraltek 36 minutu eta 54an.
Erlantz Tejadak Welter pisuko Iberoamerikar titulua erdietsi zuen Ordiziako Boxeo gauean
Erlantz Tejada, 23 urteko bizkaitarraren, eta Rodrigo Caraballoren artekoa zen gaueko borrokaldi nagusia eta bilbotarra erabat nagusi izan zen. Berak ezarri zuen erritmoa eta emandako kolpeak ere zehatzak izan ziren. Hala, hirugarren roundean aurkariaren entrenatzaileak epaileari toaila erakutsi zion borrokaldia gelditzeko.
Rahmek garaipenaren lehian dirau, liderrarengandik lau kolpera
Jon Rahmek Britainia Handiko Irekiko garaipenaren lehian jarraitzen du, Lucas Herbert liderrarengandik lau kolpera amaitu baitu bigarren jardunaldia. Herbertek eguneko protagonismoa bereganatu du 62 kolpeko itzuli ikusgarriarekin, 'major' baten historiako txartelik onena berdinduz.
Ordiziako Boxeo Jaialdiak 75 urte beteko ditu
Aurrenekoz WBA Iberoamerikako gerrikoa egongo da jokoan, eta horren lehian izango da Erlantz Tejada bilbotarra. Rodrigo Caraballo izango du aurkari eta eurena izango da ostiral gaueko borrokaldi nagusia. Jaialdia 22:00etan hasiko da Beti Alai pilotalekuan.