Finalerdiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Federerrek Djokovic mendean hartu eta finala jokatuko du

Suitzako tenislariak serbiarra 6-3, 3-6, 6-4 eta 6-3 gainditu du bi ordu eta 19 minutuko norgehiagokan.
Roger Federer. EFE

Roger Federer tenislari suitzarrak Wimbledoneko bere zortzigarren finala jokatuko du igandean. Novak Djokovic serbiarra 6-3, 3-6, 6-4 eta 6-3 hartu du mendean, finalerdietan. Neurketak bi ordu eta 19 minutuko iraupena izan du.

Federer All England Clubeko pista nagusian nagusi izan da. Andy Murray edo Jo-Wilfried Tsonga izango du aurkari finalean. Wimbledon zazpigarren aldiz irabazteko eta Djokovici ATP zerrendako lehen postua kentzeko aukera du Federerrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X