Roland Garros
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Djokovicek landutako garaipena lortu du Seppiren aurka

Tenislari serbiarrak bost set behar izan ditu italiarra 4-6, 6-7, 6-3, 7-5 eta 6-3ko emaitzarekin garaitzeko. Uste baino gehiago sufritu du Novak Djokovicek, baina final-laurdenetarako sailkatu da.
Novak Djokovicek 4-6, 6-7, 6-3, 7-5 eta 6-3 irabazi dio Andrea Seppiri. Argazkia: EFE

Novak Djokovicek Roland Garroseko final-laurdenetarako txartela lortu du Andrea Seppi italiarrari 4-6, 6-7, 6-3, 7-5 eta 6-3ko emaitzarekin irabazita. Uste baino gehiago landu behar izan du garaipena munduko bat zenbakiak.

Seppik final-zortzirenetako partidako lehen bi setak (4-6 eta 6-7) irabazi ditu. Hirugarren seta, ordea, nahiko eroso irabazi du Djokovicek (6-3), eta laugarrena irabazteko lan eskerga egin behar izan du serbiarrak (7-5). Azken setean, Seppik behera egin du, eta Djokovicek garaipena eskuratu ahal izan du.

Novak Djokovicek Roland Garroseko final-laurdenetarako txartela lortu du Andrea Seppi italiarrari 4-6, 6-7, 6-3, 7-5 eta 6-3ko emaitzarekin irabazita. Uste baino gehiago landu behar izan du garaipena munduko bat zenbakiak. Seppik final-zortzirenetako partidako lehen bi setak (4-6 eta 6-7) irabazi ditu. Hirugarren seta, ordea, nahiko eroso irabazi du Djokovicek (6-3), eta laugarrena irabazteko lan eskerga egin behar izan du serbiarrak (7-5). Azken setean, Seppik behera egin du, eta Djokovicek garaipena eskuratu ahal izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X