Roland Garros
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Verdascok ezin izan du Seppi gainditu

Italiako jokalariaren jokoak tenislari madrildarra onetik atera du. Zazpi aldiz jokatu dute elkar eta italiarrak lortutako aurreneko garaipena da, 7-5, 3-6, 6-3, 4-6 eta 6-2.
Fernando Verdasco. Argazkia: EFE

Andreas Seppi Italiako jokalariaren jokoak Fernando Verdasco onetik atera du. Zazpi aldiz jokatu dute elkar eta italiarrak lortutako aurreneko garaipena da gaurkoa, 7-5, 3-6, 6-3, 4-6 eta 6-2. Partidak hiru ordu eta 23 minutuko iraupena izan du.

Aurreko sei norgehiagoketan set bakarra irabazi zion Verdascori Seppik, baina tenislari italiarra gorputzaldi onean dago; izan ere, Belgradon garaipena lortu zuen denboraldi honetan. Lehen setean Verdasco 5-2 jarri da aurretik, baina buelta eman dio Seppik, eta eskuinarekin Verdasco zigortu du neurketa osoan zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X