Roland Garros
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nadalek Istomin jipoitu du

Espainiako tenislariak Denis Istomin Uzbekistango jokalaria 6-2, 6-2 eta 6-0 mendean hartu eta sailkapena lortu du.
Rafa Nadal Espainiako tenislaria. Argazkia: EFE
Rafa Nadal Espainiako tenislaria. Argazkia: EFE

Roland Garroseko hurrengo kanporaketarako txartela lortu du Rafa Nadal Espainiako tenislariak, Denis Istomin 6-2, 6-2 eta 6-0 mendean hartu eta gero. Neurketak bi orduko iraupena izan du eta Nadal erraz nagusitu da.

Pariseko txapeldunak arazo gutxi izan ditu, bigarren seteko zalantza batzuk kenduta. Hamaika joko jarraian irabazi eta garaipena lortu du Mallorcako jokalariak. Azken setean joko ikusgarria azaldu du Manacorreko tenislariak eta Istominek ez du aukerarik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X