Brasilgo S.N.: Vettelentzat garaipena, Webber eta Alonso gaindituz
Sebastian Vettel alemaniarrak (Red Bull) irabazi du Brasilgo Sari Nagusia Mark Webber bere taldekidearen aurretik. Fernando Alonso (Ferrari) hirugarren izan da, bosgarren postutik irten eta gero.
Abu Dhabiko Sari Nagusia soilik falta delarik, Alonso lehena da sailkapen nagusian 246 punturekin, bigarren Mark Webber dago 8 puntura eta hirugarren Vettel 15 puntura. Red Bullek taldekako sailkapen nagusia irabazi du.
- Brasilgo S.N.ko sailkapena:
.1. Sebastian Vettel (GER) RBR-Renault 1h.33:11.803
.2. Mark Webber (AUS) RBR-Renault + 4.243
.3. Fernando Alonso (ESP) Ferrari + 6.807
.4. Lewis Hamilton (GBR) McLaren-Mercedes + 14.634
.5. Jenson Button (GBR) McLaren-Mercedes + 15.593
.6. Nico Rosberg (GER) Mercedes + 35.320
.7. Michael Schumacher (GER) Mercedes + 43.456
.8. Nico Hülkenberg (GER) Williams-Cosworth + itzuli bat
.9. Robert Kubica (POL) Renault + itzuli bat
10. Kamui Kobayashi (JPN) Sauber-Ferrari + itzuli bat
11. Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso-Ferrari + itzuli bat
12. Adrian Sutil (GER) Force India-Mercedes + itzuli bat
13. Sebastien Buemi (SUI) Toro Rosso-Ferrari + itzuli bat
14. Rubens Barrichello (BRA) Williams-Cosworth + itzuli bat
15. Felipe Massa (BRA) Ferrari + itzuli bat
16. Vitaly Petrov (RUS) Renault + itzuli bat
17. Nick Heidfeld (GER) BMW Sauber + itzuli bat
18. Heikki Kovalainen (FIN) Lotus-Cosworth + bi itzuli
19. Jarno Trulli (ITA) Lotus-Cosworth + bi itzuli
20. Timo Glock (GER) Virgin-Cosworth + bi itzuli
21. Bruno Senna (BRA) HRT-Cosworth&' || 'nbsp; + bi itzuli
22. Christian Klien (AUT) HRT-Cosworth + bost itzuli
--- Ez sailkatuak / itzulia
.-. Lucas di Grassi (BRA) Virgin-Cosworth 63
.-. Vitantonio Liuzzi (ITA) Force India-Merc. 50
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Carmen Adarraga Saria, Marian Azpirozentzat
Marian Azpirozek jaso du 2026ko Carmen Adarraga Saria surfean izan duen ibilbide oparoarengatik. Pukas marka ezagunaren sortzaileetako bat izateaz gain, 70. Hamarkadan surfaren profesionalizazioan lan handia egindakoa da.
Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.