Ainitze Zumeta, “Urra", Oihana Fernandez de Barrena eta Julen Alberdi, Banakako Kirol Herriko txapeldun
Ainitze Zumeta eta Mikel Lopetegi "Urra", harriarekin, eta Oihana Fernandez de Barrena eta Julen Alberdi, aizkorarekin, nagusitu dira "Kirol Herri" saioko banakako txapelketako finalean.
Harri-jasotzea
Emakumezkoetan, Malen Morandeira, Ainitze Zumeta eta Ane Atxutegi lehiatu dira, 75 kiloko zilindroarekin eta kubikoarekin eta 62,5 kiloko bolarekin. Lehen proban Zumeta eta Morandeira berdinduta geratu dira 28 altxaldirekin, baina bigarrenean inork ezin izan ditu Zumetaren 17 altxaldiak berdindu. Azken proban, Atxutegirekin 28 altxaldira berdindu arren, Zumetak ziurtatuta zuen garaipena.
Gizonezkoetan, Gari Garmendia eta Mikel Lopetegi "Urra" aurrez aurre ibili dira, Beñat Telleriak ezin izan baitu lehiatu lesioagatik. 150 kiloko kopan, Urrak 27 altxaldi egin ditu, Garmendiak baino bost gehiago, gero txapela bereganatzeko balio izan diona. Izan ere, 137,5 kiloko kubikoan eta 125 kiloko bolan Garmendia nagusitu da, baina ezin izan du Urra harrapatu.
Aizkolaritza
Hemen ere, Ohiana Fernandez de Barrena eta Uxue Ansorregi buruz buru lehiatu dira, Nerea Arruti ezin izan baita lehiatu lesioagatik. 45 ontzako proban (1:48 minutu) zein 45 eta 54 ontzakoan (6:23 minutu), Ohiana argi eta garbi nagusitu da.
Gizonezkoetan, Julen Alberdi, Mikel Larrañaga eta Hodei Ezpeleta lehiatu dira. Hor ere "Txikia IV.a"k ez die aukerarik eman aurkariei. 3:01 minututan bukatu du lehen proba (45 ontzakoa zutik eta 60koa etzanda) eta 12:52 minututan bigarrena (54 ontzakoa zutik eta 60 ontzako lau enbor etzanda).
Zure interesekoa izan daiteke
Morandeirak, Atxutegik, Ansorregik, Etxebestek, Alberdik eta Larrañagak finalerako txartela eskuratu dute
Kirol Herriren banakako hirugarren jardunaldia jokatu dute gaur Oñatin, eta sei kirolari sailkatu dira finalerako: Malen Morandeira eta Ane Atxutegi harri-jasotzaileez gain, Uxue Ansorregi, Arkaitz Etxebeste, Julen Alberdi eta Mikel Larrañaga aizkolariak ere izango dira finalean.
Gari Garmendia nabarmendu da bigarren jardunaldian, nahiz eta saioa hasi aurretik harrietako bat hautsi
Idiazabalgo harri-jasotzailea Urtainek bere garaian erabilitako koparekin aritzekoa zen, baina apurtu zaio, eta Xabat Olaizolaren koadroarekin egin behar izan du saioa. 13 jasoaldi egin ditu, kubikoarekin 12 eta bolarekin 16. Honenbestez, Garmendiak finalerako txarteletako bat berea du.
"Kirol Herri" saioko banakako lehia bizi-bizi hasi da, harri-jasotzean eta aizkolaritzan
Lehen jardunaldian, Ainitze Zumeta Maddi Gesalaga baino hobeto aritu da, eta Mikel Lopetegik Beñat Telleria menderatu du; Nerea Arruti finalerako sailkatu da, eta Julen Alberdik lehia ederra izan du Arkaitz Etxebesterekin.
Larunbat honetan hasiko da Banakako Kirol Herri
"Kirol Herri" saioaren banakako txapelketa hasiko da asteburu honetan, Aizkoitian. Emakumezkoak zein gizonezkoa aizkorarekin eta harriarekin ikusiko ditugu. Final handia martxoaren 28an izango da.
Arruti, Ezpeleta, Gesalaga eta Garmendia Kirol Herri txapelketan nagusi
Atzo Hernanin jokatutako Kirol Herri saioko finalean, talde zuria nagusitu zen: Nerea Arruti, Hodei Ezpeleta, Maddi Gesalaga eta Gari Garmendia. Harri-lanean aurrea hartu zuten, eta aizkoran lehia estua izan bazen ere, bigarren itzulian zuriek aldea zabaldu eta saioa irabazi zuten.
Zumeta eta Urra, txapeldunak harri-jasotzean; Larrañaga eta Fernandez de Barrena, aizkoran
Kirol Herri saioko banakako finalak jokatu ziren atzo Asteasun: Ainitze Zumeta eta Urra izan ziren nagusi harriak jasotzen; aizkoran, ordea, Mikel Larrañaga eta Oihana Fernandez de Barrena.
B taldea bigarren tokira igo da Kirol Herri Ligako laugarren jardunaldian
Lehia estua izan da Kirol Herri Ligako laugarren jardunaldian, orain arteko saiorik lehiatuena. Julen Alberdik, Jon Gisasolak, Uxue Ansorregik eta Patricia Martinek osatutako taldeak, B taldeak, lortu du garaipena eta, ondorioz, bigarren postua.
Gesalagak, Garmendiak, Arrutik eta Ezpeletak beste hamar puntu lortu dituzte, Kirol Herriko ligan
Hirugarren jardunaldian, astelehenean, Alegian, Osa, "Urra" Astondoa eta Larrañaga kirolariek osatutako taldea baino gehiago izan dira; azken horiek puntu bat eskuratu dute. Sailkapenean, irabazleek 18 puntu dituzte, dagoeneko.
Lehia estua Kirol Herri txapelketako bigarren jardunaldian
Ikusgarria bezain gorabeheratsua izan da "Kirol Herri"ko bigarren jardunaldia. Banakako lanean 3 eta 1 aurreratu da Larrañagak, Pikabeak, Lopetetgik eta Osak osatutako taldea. Binakakoan, Lopategik eta Osak eraman dituzte bi puntuak. Aizkoran, ordea, Alberdi eta Ansorregi bi puntura jarri dira.