Kirol Herriren edizio berri parekidea aurkeztu dute
Zure interesekoa izan daiteke
"Kirol Herri" saioko banakako lehia bizi-bizi hasi da, harri-jasotzean eta aizkolaritzan
Lehen jardunaldian, Ainitze Zumeta Maddi Gesalaga baino hobeto aritu da, eta Mikel Lopetegik Beñat Telleria menderatu du; Nerea Arruti finalerako sailkatu da, eta Julen Alberdik lehia ederra izan du Arkaitz Etxebesterekin.
Larunbat honetan hasiko da Banakako Kirol Herri
"Kirol Herri" saioaren banakako txapelketa hasiko da asteburu honetan, Aizkoitian. Emakumezkoak zein gizonezkoa aizkorarekin eta harriarekin ikusiko ditugu. Final handia martxoaren 28an izango da.
Arruti, Ezpeleta, Gesalaga eta Garmendia Kirol Herri txapelketan nagusi
Atzo Hernanin jokatutako Kirol Herri saioko finalean, talde zuria nagusitu zen: Nerea Arruti, Hodei Ezpeleta, Maddi Gesalaga eta Gari Garmendia. Harri-lanean aurrea hartu zuten, eta aizkoran lehia estua izan bazen ere, bigarren itzulian zuriek aldea zabaldu eta saioa irabazi zuten.
Zumeta eta Urra, txapeldunak harri-jasotzean; Larrañaga eta Fernandez de Barrena, aizkoran
Kirol Herri saioko banakako finalak jokatu ziren atzo Asteasun: Ainitze Zumeta eta Urra izan ziren nagusi harriak jasotzen; aizkoran, ordea, Mikel Larrañaga eta Oihana Fernandez de Barrena.
B taldea bigarren tokira igo da Kirol Herri Ligako laugarren jardunaldian
Lehia estua izan da Kirol Herri Ligako laugarren jardunaldian, orain arteko saiorik lehiatuena. Julen Alberdik, Jon Gisasolak, Uxue Ansorregik eta Patricia Martinek osatutako taldeak, B taldeak, lortu du garaipena eta, ondorioz, bigarren postua.
Gesalagak, Garmendiak, Arrutik eta Ezpeletak beste hamar puntu lortu dituzte, Kirol Herriko ligan
Hirugarren jardunaldian, astelehenean, Alegian, Osa, "Urra" Astondoa eta Larrañaga kirolariek osatutako taldea baino gehiago izan dira; azken horiek puntu bat eskuratu dute. Sailkapenean, irabazleek 18 puntu dituzte, dagoeneko.
Lehia estua Kirol Herri txapelketako bigarren jardunaldian
Ikusgarria bezain gorabeheratsua izan da "Kirol Herri"ko bigarren jardunaldia. Banakako lanean 3 eta 1 aurreratu da Larrañagak, Pikabeak, Lopetetgik eta Osak osatutako taldea. Binakakoan, Lopategik eta Osak eraman dituzte bi puntuak. Aizkoran, ordea, Alberdi eta Ansorregi bi puntura jarri dira.
Arruti, Ezpeleta, Gesalaga eta Garmendia gailendu dira ''Kirol Herri'' saioaren lehen jardunaldian
Nerea Arruti eta Hodei Ezpeleta aizkolariek eta Maddi Gesalaga eta Gari Garmendia harri-jasotzaileek osatutako taldeak 8 puntu eskuratu ditu "Kirol Herri"ren lehen jardunaldian.