Harri-jasotzearen ikuskizuna bueltan da EITBn, 'Harri Herri'ren laugarren edizioarekin
EITBren eskutik, herri kirolei bultzada eman asmoz 2023an abian jarritako 'Harri Herri' saioak laugarren denboraldiari ekingo dio datorren martxoaren 30ean. Bost astez, goi mailako ikuskizunarekin gozatu ahal izango dugu Etxebarriko frontoitik, momentuko harri jasotzaile onenekin. Astelehen gauetan izango ditugu emankizunak, 22:15ean, ETB1en, kirolakeitb.eus atarian eta ETB ON plataforman. Juanan Legorburu eta Ane Muruamendiaraz kazetariek, Idoia Etxeberria harri-jasotzailearekin batera, egingo dute kontakizuna.
Beste behin, Usurbilgo Saizar sagardotegian egin da aurkezpena, ostegun honetan (martxoak 5). Ekitaldian izan dira Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendaria eta hainbat lehiakide eta kapitain. Txapelketaren babesle da sagardotegia, Rural Kutxarekin batera.
Aurten ere 32 harri-jasotzailek hartuko dute bertan parte, 16 emakumezkok eta 16 gizonezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira, lau gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Kategoria bakoitzean bi finalerdi jokatuko dira eta lau talde onenak (2 emakumezko eta 2 gizonezko) finalera pasako dira.
ERGOBIA TALDEA:
· Kapitaina: Karmele Gisasola.
· Harri-jasotzaileak: Maddi Gesalaga, Ane Atxutegi, Leire Olea eta Elene Ostolaza.
IBIUR TALDEA:
· Kapitaina: Aroa Sanchez.
· Harri-jasotzaileak: Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti.
MOLLARRI TALDEA:
· Kapitaina: Estitxu Almandoz.
· Harri-jasotzaileak: Olaia Esnaola, Ainitze Zumeta, Malen Morandeira eta Maddi Salterain.
ULIA TALDEA:
· Kapitaina: Udane Ostolaza.
· Harri-jasotzaileak: Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria.
ALBIZURI TALDEA:
· Kapitaina: Luis Mari Telleria.
· Harri-jasotzaileak: Alex Merlo, Mikel Lopetegi Urra, Jon Gisasola eta Oskar Aguas.
ETXAURI TALDEA:
· Kapitaina: Joseba Ostolaza.
· Harri-jasotzaileak: Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imanol Royo Lartain.
IGELDO TALDEA:
· Kapitaina: Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.
· Harri-jasotzaileak: Jon Unanue Goenatxo III, Oier Azpeitia, Gorka Etxeberria eta Aratz Zubeldia.
LAUKARIZ TALDEA:
· Kapitaina: Jose Antonio Gisasola Zelai.
· Harri-jasotzaileak: Xabier Aranburu Guzta, Hodei Iruretagoiena Izeta IV, Xabat Olaizola eta Eneko Bilbao.
Zure interesekoa izan daiteke
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizuriko txapeldunen sentsazioak, finalean zehar
Albizuri taldeak irabazi du Harri Herri saioko laugarren edizioa, gizonezkoen finalean Etxauri mendean hartuta. Taldekako azken lan saioan, harri baldarrari 28 jasoaldi egin dizkiote Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizurik jantzi du txapela, harri baldarrari 28 jasoaldi eginda eta Etxauri menderatuta
Txapeldunek ia minutu bat gehiago izan dute harri baldarraren azken lan saioa burutzeko, eta ez dute barkatu. Proba guztietan nagusi izan dira, batean salbu, 125 kiloko zilindroan soilik gailendu baita Etxauri.
Ulia nagusi, emakumezkoen “Harri Herri” txapelketan
Ulia taldeak irabazi du Harri Herri saioaren laugarren edizioa, emakumezkoen finalean Mollarri gaindituta.
Uliako txapeldunek finalean zehar izan dituzten sentsazioak eta amaierako poza
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 47 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saio erabakigarrian.
Ulia, txapeldun, finalean Mollarri mendean hartu eta harri baldarrari 47 jasoaldi eginda
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak irabazi du final estu eta zirraragarria.
Etxauri markarik onenarekin sailkatu da finalerako
Etxauri taldeak lortu du "Harri Herri" saioko finalerako sailkatzea, finalaurrekoan Igeldo mendean hartuta.
Etxaurik Igeldo gainditu du bigarren finalerdian, harri baldarrarekin markarik onena lortuta
Joseba Ostolaza kapitainaren mutilek, Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imanol Royo Lartain harri-jasotzaileek, harri baldarrari 20 altxaldi eman dizkiote 04:37 minutuan. Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.aren lau mutilek, ostera, 15 jasoaldi egin dituzte, 04:03 minutuan.
Ulia aise sailkatu da “Harri Herri” saioko finalera
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak Mollari izango du aurkari finalean.
Ulia nagusi izan da bigarren finalerdian, eta Ibiur finaletik at utzi du
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saioan. Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti, ordea, denbora tarte dezente laburragoan 30 aldiz altxatzeko gai izan dira.