Jon Uriartek Athleticeko presidente izaten jarraituko du, 2030era arte
Uriarte 2022tik 2026ra bitartean ere izan da klubeko lehendakaritzan. Athleticeko hauteskundeetan, hautagaitza bakarra aurkeztu da, Uriarte bera lider duena; hala, presidente moduan segituko du, hurrengo lau urteetarako., Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu duenez.
Jon Uriartek Athleticeko presidente izaten jarraituko du, hurrengo lau urteetarako, 2030era arte, larunbat arratsaldean. Uriarte 2022tik 2026ra bitartean ere izan da klubeko lehendakaritzan; Athleticeko hauteskundeetan, hautagaitza bakarra aurkeztu da, Uriarte bera lider duena, eta, hala, presidente karguan jarraituko du, hurrengo lau urteetarako, Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu duenez.
2025eko urrian, Uriartek aurreratu zuen asmoa zuela, presidentetzan jarraitzea xede, hautagaitza batean zerrendaburu izateko. Martxoaren 24an, hauteskundeak deitu zituen, maiatzaren 8rako; izan ere, ekainean lau urte izango dira klub zuri-gorrian aurreko hauteskundeak egin zituztenetik. Uriarteren hautagaitza izan da hauteskunde horietan aurkeztu den bakarra, eta, hortaz, presidente bezala jarraituko du, ondorengo lau urteetan, eta Athleticeko bazkideek ez dute zertan izan botoa eman.
2022ko ekainean, Jon Uriartek estreinakoz lortu zuen Athleticeko lehendakaritzara iristea, hauteskundeetan Iñaki Arechabaletak eta Ricardo Barkalak baino boto gehiago jasota. Bera presidente, euskal taldeak Errege Kopa bat irabazi du, 2024an, eta Txapeldunen Ligan aritu da, 2025-2026 denboraldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Guruzetak arrakastaz gainditu du ezker belauneko ebakuntza
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du