Mollarrik finalerako txartela lortu du, Ergobia lehen finalerdian gaindituta
Olaia Esnaolak, Ainitze Zumetak, Malen Molandeirak eta Maddi Salterainek osatutako taldeak 34 altxaldi eman dizkio harri baldarrari azken proba erabakigarrian. Aurkariek, aldiz, 31 altxaldi eman dizkiote, azken lan saio horretara 18 segundoko desabantailarekin iritsita. Beraz, Maddi Gesalaga, Ane Atxutegi, Leire Olea eta Elene Ostolaza finaletik at geratu dira.
Hasiera aparta eman diote zortzi harri-jasotzailek Harri Herri saioaren laugarren denboraldiari Etxebarriko (Bizkaia) pilotalekuan. Emakumezkoen lehen finalerdia jokatu dute Mollarri eta Ergobia taldeek; aurrenekoa nagusitu da azken proba erabakigarrian, eta finalerako lehen txartela lortu. Aurten eta aurrenekoz taldeak osatzen dituzten launa harri-jasotzaileek helduko diote harri baldarrari azken lan saioan.
Olaia Esnaolak, Ainitze Zumetak, Malen Molandeirak eta Maddi Salterainek osatutako taldeak 34 altxaldi eman dizkio harri baldarrari. Aurkariek, ostera, 31 altxaldi eman dizkiote, azken lan saio horretara 18 segundoko desabantailarekin iritsita. Beraz, Maddi Gesalaga, Ane Atxutegi, Leire Olea eta Elene Ostolaza finaletik at geratu dira.
Estitxu Almandoz kapitainaren gidaritzapean, Mollarri taldeko Olaia Esnaola harri-jasotzaileak zazpi jasoaldi eman dizkio 100 kiloko errektangularrari lehen proban. Iazko finala irabazi zuen Maddi Gesalagak (Ergobia), aldiz, zortzi altxaldi eman dizkio harri berari. Ondorioz, Karmele Gisasolaren taldea nagusitu da lehen lan saioan.
Hala ere, pozak gutxi iraun dio; izan ere, hurrengo proban, Ainitze Zumetak (Mollarri) 62,5 kiloko kubikoari 27 jasoaldi egin dizkio hiru minutuan, eta Ane Atxutegik (Ergobia) 23 baino ez. Ondoren, pisu bereko zilindro zaharrarekin odolkiak ordainetan eman dizkio Ergobiak Mollarriri; izan ere, Malen Molandeirak 14 altxaldi egin ditu minutu batean, eta Leire Oleak bat gehiago.
Azken-aurreko proban, Maddi Salterainek (Mollarri), debutari eta harri-jasotzaile gazteenak, 21 jasoaldi eman dizkio 50 kiloko bolari bi minutuan, nahiz eta azken altxaldietako batean arazoak izan eta harria eta bera lurrera erori diren, susto makala hartuz. Aurkariak, Elene Ostolazak, lege zaharrean, oin hutsik, 19 jasoaldi egin ditu. Lan saioaren bukaerara nabarmen beteta iritsi da harri-jasotzaile oriotarra.
Horrenbestez, harri-jasotzaile guztien altxaldi bakoitzeko denbora-sariak kontutan hartuta (8 segundo koadroarekin egindako altxaldi bakoitzeko, 5 segundo, kubikoarekin, eta 3 segundo, zilindroarekin eta bolarekin), Mollarri 18 segundoko abantailarekin heldu da azken proba erabakigarrira. Esan bezala, Estitxu Almandozen taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari. Are gehiago, lan erditan 20 altxaldi eman dizkio, eta 45 segundoren faltan apirilaren 27ko finalerako txartela eman dion 31.a lortu du.
Aurretik, hain zuzen ere, 31 jasoaldi eman dizkio Karmele Gisasolaren Ergobia taldeak. Ondorioz, final handirako txartela lortzeko langa non zegoen aldez aurretik zekiten Mollerriko harri-jasotzaileek.
15 egun barru gizonezkoen lehen finalerdia jokatuko dute Albizuri eta Laukariz taldeek.
Zure interesekoa izan daiteke
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizuriko txapeldunen sentsazioak, finalean zehar
Albizuri taldeak irabazi du Harri Herri saioko laugarren edizioa, gizonezkoen finalean Etxauri mendean hartuta. Taldekako azken lan saioan, harri baldarrari 28 jasoaldi egin dizkiote Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizurik jantzi du txapela, harri baldarrari 28 jasoaldi eginda eta Etxauri menderatuta
Txapeldunek ia minutu bat gehiago izan dute harri baldarraren azken lan saioa burutzeko, eta ez dute barkatu. Proba guztietan nagusi izan dira, batean salbu, 125 kiloko zilindroan soilik gailendu baita Etxauri.
Ulia nagusi, emakumezkoen “Harri Herri” txapelketan
Ulia taldeak irabazi du Harri Herri saioaren laugarren edizioa, emakumezkoen finalean Mollarri gaindituta.
Uliako txapeldunek finalean zehar izan dituzten sentsazioak eta amaierako poza
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 47 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saio erabakigarrian.
Ulia, txapeldun, finalean Mollarri mendean hartu eta harri baldarrari 47 jasoaldi eginda
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak irabazi du final estu eta zirraragarria.
Etxauri markarik onenarekin sailkatu da finalerako
Etxauri taldeak lortu du "Harri Herri" saioko finalerako sailkatzea, finalaurrekoan Igeldo mendean hartuta.
Etxaurik Igeldo gainditu du bigarren finalerdian, harri baldarrarekin markarik onena lortuta
Joseba Ostolaza kapitainaren mutilek, Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imanol Royo Lartain harri-jasotzaileek, harri baldarrari 20 altxaldi eman dizkiote 04:37 minutuan. Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.aren lau mutilek, ostera, 15 jasoaldi egin dituzte, 04:03 minutuan.
Ulia aise sailkatu da “Harri Herri” saioko finalera
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak Mollari izango du aurkari finalean.
Ulia nagusi izan da bigarren finalerdian, eta Ibiur finaletik at utzi du
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saioan. Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti, ordea, denbora tarte dezente laburragoan 30 aldiz altxatzeko gai izan dira.