Etxaurik Igeldo gainditu du bigarren finalerdian, harri baldarrarekin markarik onena lortuta
Etxauri taldeak Harri Herriren finalerako azken txartela lortu du, Igeldo gizonezkoen bigarren finalerdian mendean hartuta. Finalean Albizuri izango du aurkari. Gainera, Etxaurik markarik onena lortu du azken saio erabakigarrian, Joseba Ostolazaren mutilek harri baldarra 20 aldiz altxatu baitute. Albizurik 18 aldiz jaso zuen harritzarra lehen finalerdian.
Hala ere, bigarren finalerdiari hasiera hobea eman dio Igeldok; izan ere, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.aren lehen harri-jasotzaileak, 33 urteko Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak hiru minutuan 8 jasoaldi egin dizkio 175 kiloko laukizuzenari. Etxauriko aurkariak, 29 urteko Jon Marijuan gasteiztarrak, bi altxaldi gutxiago egin ditu, sei.
Jarraian, 125 kiloko kubikoarekin, aldiz, hobeto moldatu da Etxauriko harri-jasotzailea. Oier Azpeitiak bi minutuan hamar aldiz altxatu du harria. 19 urteko zarauztarrak bederatzigarren altxaldian kale egin du, eta epaileak ez dio jasoaldia ontzat eman. Aurkariak, Gari Garmendiak, 14 altxaldi egin ditu gelditu barik, hau da, atsedenalditxorik egin gabe. Aurretik Azpeitiak altxaldiak binaka egin ditu, ondoren arnasa hartuz.
Etxaurik aldea areagotu du pisu bereko zilindroarekin. 30 urteko Gorka Etxeberria Igeldo taldeko harri-jasotzaile oriotarrak minutu bakarrean zortzi aldiz altxatu du harri hori. Beñat Telleriak, 30 urteko lasartearrak, Ortzaikako harri-jasotzaileak baino sei jasoaldi gehiago egin ditu denbora berean, hau da, 14.
Bakarkako azken lan saioan, 100 kiloko bola 15 aldiz jasotzeko gai izan da Aratz Zubeldia (Igeldo). 21 urteko zarauztarrak debuta zuen Harri Herrin. Aldiko hiru altxaldi egin ditu, baina 13. saiakeran huts egin du, eta epaileak baliogabetu egin dio. Imanol Royo Lartain (Etxauri) adin bereko herrikideak 16 altxaldi eman dizkio.
Bakarkako lan guztiak bukatuta eta harri-jasotzaile guztien altxaldi bakoitzeko denbora-sariak kontutan hartuta, Etxaurik 4:37 minutu pilatu ditu azken probarako, eta Igeldok 34 segundo gutxiago, 4:03.
Beraz, Igeldok heldu dio lehendabizi 132 kiloko harri baldarrari. Saio polita egiten ari ziren lau harri-jasotzaileak, eta 18 altxaldiko mugarria ezartzeko itxaropena zuten, baina 16. saiakeran Aratz Zubeldiak ezin izan du harritzarra berdindu. Berriro heldu dionean ere ezin izan du harria altxatu, ondorioz, 15 jasoaldirekin konformatu behar izan dira.
Etxauriko harri-jasotzaileek oso lasai egin dute euren lan saioa, gainditu beharreko marka jakinda. Seguru jardun dute guztiek, eta 20 aldiz altxatu dute harri baldarra. Jon Marijuan bereziki ondo aritu da, sasoia erakutsiz eta harriari sekulako kolpeak emanda.
Datorren astean emakumezkoen finala jokatuko da Ulia eta Mollarri taldeen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ulia aise sailkatu da “Harri Herri” saioko finalera
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak Mollari izango du aurkari finalean.
Ulia nagusi izan da bigarren finalerdian, eta Ibiur finaletik at utzi du
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saioan. Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti, ordea, denbora tarte dezente laburragoan 30 aldiz altxatzeko gai izan dira.
Albizuri taldea, “Harri Herri” saioko finalera
Oskar Aguas, Jon Gisasola, Mikel Lopetegi eta Alex Merlo harri-jasotzaileek osatutako taldeak harri baldarrari 18 jasoaldi egin zizkioten, aurkariak baino lau gehiago.
Albizurik maldan gora jarritako finalerdia irauli eta finalerako txartela lortu du, Laukariz garaituta
Oskar Aguas, Jon Gisasola, Mikel Lopetegi eta Alex Merlo harri-jasotzaileek osatutako taldeak hasiera kaskarra gainditzea eta egoera iraultzea lortu dute. Harri baldarrari 18 jasoaldi egin dizkiote. Xabier Aranburu, Hodei Iruretagoiena, Xabat Olaizola eta Eneko Bilbao aurkariek, ostera, harritzarra 14 aldiz altxatu dute.
Mollarri taldea, “Harri Herri” saioko finalera
Mollarri taldeak Ergobia taldea garaitu du “Harri Herri” saioko finalerdietan. Maddi Salterainek, Malen Moranderak, Ainitze Zumetak eta Olaia Esnaolak osatutako taldeak, 34 altxaldi egin ditu harri baldarrekin.
Mollarrik finalerako txartela lortu du, Ergobia lehen finalerdian gaindituta
Olaia Esnaolak, Ainitze Zumetak, Malen Molandeirak eta Maddi Salterainek osatutako taldeak 34 altxaldi eman dizkio harri baldarrari azken proba erabakigarrian. Aurkariek, aldiz, 31 altxaldi eman dizkiote, azken lan saio horretara 18 segundoko desabantailarekin iritsita. Beraz, Maddi Gesalaga, Ane Atxutegi, Leire Olea eta Elene Ostolaza finaletik at geratu dira.
'Harri Herri'ren laugarren edizioa martxoaren 30ean abiatuko da
Maiatzaren 4ra arte luzatuko da lehia. Gainera, txapelketa berritasunekin dator.
Harri-jasotzearen ikuskizuna bueltan da EITBn, 'Harri Herri'ren laugarren edizioarekin
Momentuko kirolari onenak izango dira lehian, martxoaren 30etik maiatzaren 4ra bitartean, ETB1en eta kirolakeitb.eus atarian. Juanan Legorburuk, Idoia Etxeberriak eta Ane Muruamendiarazek gidatuko dute emanaldia Etxebarriko frontoitik.
Maddi Gesalaga eta Mikel Lopetegi "Urra", nagusi "Harri Herri" saioko neguko finalean
Bi harri-jasotzaile zarauztarrak gailendu dira Aian jokatutako "Harri Herri" saioaren neguko finalean. Biak oso pozik geratu dira emaitzarekin, baita urtea txapela jantzita hastearekin ere.