Albizurik maldan gora jarritako finalerdia irauli eta finalerako txartela lortu du, Laukariz garaituta
Albizuri, gizonezkoen lehen finalerdiko talde irabazlea. Irudia: EITB
Albizuri eta Laukariz taldeek Harri Herri saioren laugarren denboraldiko gizonezkoen lehen finalerdia jokatu dute Etxebarriko (Bizkaia) pilotalekuan. Nahiz eta hasiera oso txarra izan, Albizurik oso maldan gora jarri zaion kanporaketa iraultzea lortu du, eta azken proba erabakigarrian nagusi izan da.
Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Alex Merlok osatutako taldeak majo kostata lortu du garaipena, Luis Mari Telleria kapitainak zuzendutako laukoteak oso oker hasi baitu finalerdia; izan ere, Alex Merlok, 39 urteko madrildarrak, ezin izan du 175 kiloko harri koadroa berdindu. Bizkaian bizi den europarlamentari ohiak lan zailak zituen, Aimar Galarraga lesionatua azken orduan ordezkatzea. Bi saiakera egin ditu errektangularrarekin, lehenengoan harria erori zaio, eta susto ederra hartu du, eta bigarrenean ezin izan du berdindu. Beraz, ez du segundorik pilatu.
Bere aurkariak, Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarrak, aldiz, zazpi altxaldi eman dizkio koadroari bi minutuan. Harri-jasotzaile beteranoak 56 segundoko abantaila eman dio Laukariz taldeari lehen proban. Bigarren lan saioan baina, Albizuri alde hori murrizten hasi da. Mikel Lopetegi Urrak (Albizuri) 20 aldiz altxatu du 125 kiloko kubikoa, nahiz eta hamargarren jasoaldia egitera zihoanean, esker eskuak huts egin dion, eta susto txikia hartu duen. Jose Antonio Gisasola Zelai kapitainaren harri-jasotzaileak, Hodei Iruretagoiena Izeta 43 urteko zarauztarrak (Laukariz), 15 altxaldi egin ditu.
Pisu bereko zilindroarekin, 27 urteko Jon Gisasola mallabitarrak (Albizuri) 13 jasoaldi egin ditu minutu bakarrean, eta 29 urteko Xabat Olaizolak (Laukariz), 10. Ondorioz, hirugarren proban 9 segundo gehiago jan dizkio Albizurik Laukariz taldeari, azken proba erabakigarriari begira.
Azken aurreko lan saioan, bakarkako azken proban, Oskar Aguas berriozartarrak 100 kiloko bola 21 aldiz altxatu du bi minutuan. Aurkariak, 41 urteko Eneko Bilbao zamudiotarrak, 16 jasoaldi egin ditu. Beraz, hasierako 56 segundoko desabantaila 7 segundora murriztu du Albizurik proba erabakigarriaren atarian. Laukariz taldeko Eneko Bilbaok Albizuriko Merlok bezala debuta zuen Harri Herrin. Bizkaitarra, berez, ez zen aritzekoa, baina, taldean izan diren lesioak tarteko, parte hartu behar izan du.
Taldekako azken proban, Albizuriko harri-jasotzaileek 132 kiloko harri baldarrari 18 altxaldi eman dizkiote 04:22 minutuko denbora tartean. Are gehiago, Merlok lehen lan saioko arantza atera du, eta lau jasoaldi egin ditu harritzarrarekin. Aurkariek 14 altxaldi egin dituzte 04:29 minutuan; izan ere, zortzigarren jasoaldi saiakeran Eneko Bilbaok kale egin du, epaileak ez baitio altxaldia ontzat eman, eta berak berriz heldu behar izan dio harri baldarrari. Pilatutako nekearekin bigarren saiakeran ere ezin izan du harritzarra altxatu, baina hirugarrenean harria berdintzea lortu du zamudiotarrak. Hortxe egon da gakoa, eten horrek Laukariz taldearen lana erabat baldintzatu du, eta finalerako txartela eman dio Albizuriri.
Datorren astean Ulia eta Ibiur taldeek jokatuko dute emakumezkoen bigarren finalerdia.
Zure interesekoa izan daiteke
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizuriko txapeldunen sentsazioak, finalean zehar
Albizuri taldeak irabazi du Harri Herri saioko laugarren edizioa, gizonezkoen finalean Etxauri mendean hartuta. Taldekako azken lan saioan, harri baldarrari 28 jasoaldi egin dizkiote Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.
Albizurik jantzi du txapela, harri baldarrari 28 jasoaldi eginda eta Etxauri menderatuta
Txapeldunek ia minutu bat gehiago izan dute harri baldarraren azken lan saioa burutzeko, eta ez dute barkatu. Proba guztietan nagusi izan dira, batean salbu, 125 kiloko zilindroan soilik gailendu baita Etxauri.
Ulia nagusi, emakumezkoen “Harri Herri” txapelketan
Ulia taldeak irabazi du Harri Herri saioaren laugarren edizioa, emakumezkoen finalean Mollarri gaindituta.
Uliako txapeldunek finalean zehar izan dituzten sentsazioak eta amaierako poza
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 47 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saio erabakigarrian.
Ulia, txapeldun, finalean Mollarri mendean hartu eta harri baldarrari 47 jasoaldi eginda
Udane Ostolaza kapitainaren gidaritzapean, Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak irabazi du final estu eta zirraragarria.
Etxauri markarik onenarekin sailkatu da finalerako
Etxauri taldeak lortu du "Harri Herri" saioko finalerako sailkatzea, finalaurrekoan Igeldo mendean hartuta.
Etxaurik Igeldo gainditu du bigarren finalerdian, harri baldarrarekin markarik onena lortuta
Joseba Ostolaza kapitainaren mutilek, Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imanol Royo Lartain harri-jasotzaileek, harri baldarrari 20 altxaldi eman dizkiote 04:37 minutuan. Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.aren lau mutilek, ostera, 15 jasoaldi egin dituzte, 04:03 minutuan.
Ulia aise sailkatu da “Harri Herri” saioko finalera
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak Mollari izango du aurkari finalean.
Ulia nagusi izan da bigarren finalerdian, eta Ibiur finaletik at utzi du
Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria harri-jasotzaileek osatutako taldeak 34 jasoaldi egin dizkio harri baldarrari azken lan saioan. Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti, ordea, denbora tarte dezente laburragoan 30 aldiz altxatzeko gai izan dira.