HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanseren joak Andorra menderatu du (1-3)

Donostiako filiala zehaztasunez, potentziaz eta erasoetan zuzen aritu da lehen zatian, eta azkar ziurtatu du garaipena.

Andorra vs Sanse. Argazkia: @RSZubieta

Sansek lehen zatian erakutsitako joak, atsedenaldiaren aurretik 3 gol sartuz, garaipen handia eman dio larunbat honetan Andorran (1-3), Hypermotion Ligako sailkapeneko goialderaino igotzeko. Donostiako filiala zehaztasunez, potentziaz eta erasoetan zuzen aritu da lehen zatian, eta azkar ziurtatu du garaipena.

Dena eraginkortasun kontua izan da. Realak gola sartu du bere lehen hiru abaguneetan. Andorrak ezohiko aukera kopurua behar izan du gola sartzeko bigarren zatian. Bakarra sartu du, partida amaitzeko 20 minutu falta zirenean, Fraga atezainaren geldiketen eta kanpoko jaurtiketen artean.

0-1ekoa 11. minutuan egin du Dani Diazek, jaurtiketa ezkerrez egiteko prestatu eta baloia bigarren zutoinean kokatuz.

Realaren bigarren abagunean ere gola egin dute txuri-urdinek, 35. minutuan. Astiazaranek eskuinarekin errematatu du Ruperezen asistentzia, eta 0-2koa sartu du.

0-3koa, 41.ean, Ruperezek egin du, aurkarien atzealdean sortutako hutsunea kontraeraso batean aprobetxatuz.

Lautaro de Leonek 1-3koa sartu du bigarren zatian, baina 3 goleko aldea gehiegi izan da markagailuari buelta emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X