LaLiga Hypermotion
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansek mailari eustea ziurtatu du Mirandesen aurka azken unean berdinduta (2-2)

Dani Diazek 93. minutuan sartutako golak puntu erabakigarria eman dio talde txuri-urdinari Anoetan, Bigarren Mailan jarraitzea matematikoki ziurtatzeko.

Sanse vs Mirandés

Reala B vs Mirandes. Argazkia: @RSZubieta_

Talde txuri-urdinak bere salbazioa matematikoki ziurtatu du Mirandesen aurka 2-2 berdindu ondoren. Partida ia galduta izan dute donostiarrek, baina Dani Diazek 93.minutuan egindako golak eztanda eragin du Anoetan.

 

 

Mirandesek 17. minutuan hartu du aurrea markagailuan, Medranok korner baten irteeran sartutako golari esker. 

Gol horrek erreakzionatzera behartu du Ansotegiren taldea, eta pixkanaka nagusitzen hasi da etxeko taldea.

Astiazaranek lehen abisua eman du area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, eta handik gutxira Juanpak beste aukera argi bat gelditu dio aurrelariari. Realak baloiarekin protagonismo handiagoa hartu du, eta Lebarbierrek zein Gorosabelek arriskua sortu dute etengabe. Azken horrek aukera garbia izan du ezkerkada batekin, baina baloia gutxigatik joan da kanpora.

Atsedenaldira iritsi aurretik heldu da berdinketa. Beitiak 1-1ekoa egin du korner batean.

 

Bigarren zatia hasi eta berehala, Bauzak berriro aurreratu du Mirandes buruz egindako burukada bikain batekin, Hugo Novoaren erdiraketa aprobetxatuta (1-2). 

Hortik aurrera, Mirandes partida kontrolatzen saiatu da jabetza luzeekin, eta etxeko taldeak berdinketa bilatu du behin eta berriz.

Ansotegik aldaketak egin ditu erasoa indartzeko, eta Gorka Carreraren sarrerak eragina izan du. Mirandesek partida erabakitzeko aukeraren bat izan duen arren, ez du asmatu eta garesti ordaindu du.

Partida erabakita zegoela zirudienean, Dani Diazek eromena piztu du Anoetan, 93. minutuan. Kantabriarrak baloi arriskutsu bat bidali du areara, eta Juanparen atean sartu da 2-2koa egiteko.

Berdinketa honekin, talde txuri-urdinak salbazio matematikoa ziurtatu du bi jardunaldiren faltan, eta Mirandes salbaziotik hiru puntura geratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X