ERREGE KOPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anoetaren ondoan eginen den Topaguneak giroa berotuko du asteazken arratsaldean, Kopako finalerdietako derbiari begira

Realak topagune bat antolatu du, eta zuzeneko musika eta “food trucks” izanen ditu horrek. Gainera, talde txuri-urdinaren zaleek mosaiko handi bat osatuko dute estadioaren barnean, Realaren eta Athleticen jokalariak zelaira ateratzerakoan.

Yuri Berchiche eta Mikel Oyarzabal (Athletic eta Reala)

Yuri Berchiche eta Mikel Oyarzabal. Argazkia: Europa Press

Realak Topagune bat antolatu du, Anoetan jokatuko den Errege Koparen finalerdietako derbia baino lehenago giroa berotzeko; asteazken honetan talde txuri-urdinaren eta Athleticen aukako partida, asteazken honetan 21:00etan jokatuko da. Estadioaren ondoan egonen den entretenimendu gunea, 17:00etatik 21:00etara irekiko da, eta baita 23:00etatik 01:00era.

Realak iragarri duen arabera, Topaguneak partida erabakigarria baino lehenago “motoreak berotzeko” helburua dauka. Edozein adineko zaleendako pentsatuta dago, eta “estadioaren 13. ateari itsatsitako zelaigunean” egonen dela zehaztu du talde donostiarrak. Zuzeneko musika izanen du eta baita “food trucks” janari eta edariarekin, honek “lehenengo mutil taldean jarraikortasuna izanen duen” gune baten estreinua suposatuko duela gehitu du klubak.

Horrez gain, Realaren zaleek mosaiko handi bat osatuko dute estadioaren barnean, Realaren eta Athleticen jokalariak partida jokatzeko zelaira ateratzen direnean.

EITBk zuzenean emanen du partida, kirolakeitb.eus eta ETB1en bitartez, 20:30ean hasiko den programa berezi batekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X