Job Ochiengek 2028ko ekainera arte berritu du Realarekin
Hegalekoak debuta egin du dagoeneko lehen taldean, Matarazzoren gidaritzapean, eta beste bi denboraldi emango ditu txuri-urdinez jantzita.
Reala eta Job Ochieng jokalariaren kontratua 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte berritzea adostu dute, talde donostiarrak ostiral honetan jakinarazitakoaren arabera.
Ochiengek dagoeneko debuta egin du lehen taldearekin atarazzoren gidaritzapean, eta akordioaren ondorioz beste bi denboraldi emango ditu Donostian.
Ochiengek aurtengo denboraldiaren amaiera arteko kontratua zuen. 23 urteko jokalaria bere momenturik onenean da.
Keniarra 2022ko udan iritsi zen Donostiara Realaren hirugarren taldearekin jokatzeko, eta aurtengoa profesionaletan ari den lehen aldia.
Sanseko fitxa
Obiangek Sanserekin fitxa dauka Bigarren Mailan. Bigarren taldearekin 18 partida jokatu eta hiru gol egin ditu; azkena, iragan asteburuan Malagaren aurka. Horrez gain, bi asistentzia eman ditu.
Azken aldian, ohikoa da bere izena lehen taldearen deialdietan ikustea Barrenetxea eta Kuboren bajen ondorioz, eta minutu batzuk jokatzeko aukera ere izan du ditu San Mamesen, Kopako finalerdian, eta Elxen aurka LaLigan.