Sansek berdindu egin du Las Palmasen aurka, markagailuan aurrea hartu ostean (1-1)
Carrerak egindako golak aurretik jarri du markagailuan etxeko taldea, baina Kirianek 1-1ekoa egin du bost minutu geroago.
Sansek eta Las Palmasek 1-1 berdindu dute Zubietan, Hypermotion Ligako 24. jardunaldiko norgehiagoka. Partida erritmo trabatuarekin eta abagune argi gutxirekin hasi da, eta sentsazio kontrajarriak utzi dizkie txuri-urdinei, markagailuan aurrea hartu eta bi minutuan garaipenak nola ihes egin dien ikusita.
Hasieratik talde txuri-urdina ondo antolatuta aritu da, batez ere defentsa-lanetan. Las Palmasek baloiaren jabetza handiagoa izan du, baina Sansek espazioak ondo itxi ditu eta aurkariari jokoa garatzea zaildu dio. Lehen zatia parekatua eta taktikoa izan da, aukera garbi gutxirekin eta bi taldeek elkarri errespetu handiz jokatu dute.
Gakoa atsedenaldiaren ostean iritsi da, 49. minutuan, Gorka Carrerak bisitarien atea zulatu duenean, Kirian Rodriguezen akats bat aprobetxatuta.
Hala ere, abantailak oso gutxi iraun dio etxeko taldeari. Bi minutu eskas geroago, Kirian RodrIguezek berdinketa jarri duen gola egin du (1-1), Jese RodrIguezek asistentzia bat eman ondoren.
Gol hori bereziki hunkigarria izan da Kirianentzat, gaixotasun larri bat gainditu ostean bi urtean egin duen lehen gola izan baita.
Golaren ostean, neurketa ireki egin da. Realaren bigarren taldeak intentsitateari eutsi dio, defentsan sendo jarraituz eta aurkariari aukera garbiak sortzea eragotziz.
Sansek hainbat aukera izan ditu 10 minutuan. 60. minutuan, Dadiek Horkasi lan eginarazi dio; 66.an, Astiazaran saiatu da, eta 3 minutu geroago, Mikel Rodriguezek izan du aukera.
Etxekoen neke fisikoak eragina izan du, eta denbora erantsian, Iker Bravok lehenengo eta Clementek gero garaipena eman ahal izan diote Kanarietako taldeari, baina ez dira fin ibili.
Azkenean, bi taldeetako batek ere ez du markagailua mugitzerik lortu, eta, azkenean, 1-1 amaitu da partida.
Zure interesekoa izan daiteke
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.